Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 28koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ondoko izendapena: Gipuzkoako lurralde historikoan Aralar (ES2120011) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2493
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/05/28
  • Argitaratze-data: 2015/06/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen eta Lurralde Politikako aailburuaren 2015eko apirilaren 22ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Gipuzkoako lurralde historikoan Aralar (ES2120011) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea behin-behinean onartzea.

Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat etorriz, administrazioen eta ingurumena babesteko helburu duten irabazte-asmorik gabeko erakundeen entzunaldi-izapideak egin behar dira, eta jendaurrean jarri eremuen izendapenak, lekuen kartografia mugapenarekin batera, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, haien kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Gipuzkoako Lurralde Historikoan Aralar (ES2120011) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea. Jendaurrean jarriko da EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 2015eko abuztuaren 6ra arte; epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena. Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.eus/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, herritarrak atenditzeko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

Eusko Jaurlaritza.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.