Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, beraren bidez, 2015. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2566
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/05/19
  • Argitaratze-data: 2015/06/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2014ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2015eko ekitaldian Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen. Diru-laguntzak 2015. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko zuzenduta ziren.

2015eko abenduaren 9ko Ebazpeneko 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta,

Lehenengoa. I. eranskinean aipatzen diren udalei laguntzak ematea. Laguntzaren zenbateko osoa hirurehun eta hirurogei mila, laurehun eurokoa (360.000) izango da, eta eranskinean zehazten dira udalerriak, koadrilak eta mankomunitateak eta diru-kopuru konkretuak.

Bigarrena. II. eranskinean aipatzen diren udalak ordezko izendatzea, kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.

Hirugarrena. Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatzen diren entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bearen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, Ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 19a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.