Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 30ekoa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako hau: Izki (ES2110019) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea eta, KBE eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua izanik, eremu horretan bete behar diren kontserbaziorako helburuak eta neurriak onartzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 2989
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/06/30
  • Argitaratze-data: 2015/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko ekainaren 29ko Aginduaren bitartez, honako hau erabaki da: Arabako Lurralde Historikoko Izki (ES2110019) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko den eta, KBE eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (Hegaztientzako BBE) izanik, eremu horretan bete behar diren kontserbazio-neurriak onartzen dituen dekretu-proiektua aldez aurretik onestea.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat, eta apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluarekin bat, ingurumena babesteko helburua duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta administrazioen entzunaldi-izapideak egin behar dira; horrez gain, eremuen izendapenak jendaurrean jarri behar dira, honako hauek adierazita: lekuen eta beraien mugaketaren kartografia, izendapenak arrazoitzen dituzten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak eta jarraipen-programak.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea honako hau: Arabako Lurralde Historikoko Izki (ES2110019) Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea eta, KBE eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (Hegaztientzako BBE) izanik, eremu horretan bete behar diren kontserbaziorako helburuak eta neurriak onartzea; jendaurrean jarriko dira EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, 2015eko irailaren 7ra arte. Epe horretan, egoki irizten dieten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da, bai egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/natura2000), bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian, honako helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Eusko Jaurlaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 30a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.