Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko apirilaren 22koa, Industriako sailburuordearena, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2015eko ekitaldiko deialdiaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 1864
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/04/22
- Argitaratze-data: 2015/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Uztailaren 29ko 158/2014 Dekretuak arautu egiten ditu krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak (2014ko abuztuaren 7ko EHAA, 148. zk.).
Dekretu arautzailearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, egoki da, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko, 2015eko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.
Horrenbestez, aipatutako dekretuaren 10. artikuluan xedatutako ahalmena erabilita, honako hau
Ebazpen honen xedea da uztailaren 29ko 158/2015 Dekretuan xedatutako laguntzen 2015eko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira (158/2014 Dekretuaren bidez, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira).
Deialdiko laguntzak finantzatzeko, gehienez 3.000.000 euro jarriko dira, abenduaren 23ko 5/2014 Legearen bidez 2015eko ekitaldirako, xede horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan onartzen diren aurrekontu-kredituen arabera.
Deialdi honi lotuta emango diren laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, eguneratutakoan sortutako kopurutik gorakoa. Aipatutako zenbatekoa agortzen bada, ez da diru-laguntza gehiago emango, eta, beraz, handik aurrera, ebazpen honek ez du ondoriorik izango. Horrelakorik gertatuz gero, Industriako sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.
Eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Industria Garatzeko Zuzendaritzara zuzendu behar dira, eta zuzendaritza horretan bertan aurkeztu daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo sail horretako lurralde-bulegoetan; edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako lekuetan.
Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoari jarraituz egin behar da eskaera, eta, horrekin batera, ebazpen honen eranskinean ageri den eskabide-orria aurkeztu. Eskabide-orria Interneteko helbide honetan eskuratu daiteke: www.euskadi.net
Deialdiko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da; amaitu, berriz, 2015eko urriaren 31ko 15:00etan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 22a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 158/2014 DEKRETUA, uztailaren 29koa, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 18koa, Industriako sailburuordearena, zeinen bidez argitaratzen baita krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2015eko ekitaldiko deialdiko onuradunen zerrenda.