Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko apirilaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 9ko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; Agindu horren bidez, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2014ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu-Arrantza programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 1985
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/04/21
- Argitaratze-data: 2015/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 9ko Aginduaren bidez, 2014ko ekitaldirako deialdia egin zen, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko (Lehiatu-Arrantza programa).
Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren Ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da, jakinaren gainean jartzeko helburu bakarrarekin, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek diotenaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoa eta goian aipatu den abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 17.artikuluko 5. paragrafoa.
Horrenbestez, honako hau
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 9ko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; Agindu horren bidez, aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2014ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen. Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 21a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.
(Ikus .PDF)