Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 17koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, lurren balioespenak onartzeari buruzkoa, jabari publiko hidraulikoko ondasunen erabilera-kanona kalkulatzeko xedez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5512
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/12/17
  • Argitaratze-data: 2015/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Ogasun; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uren Legearen testu bateginaren VI. tituluan (uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), jabari publiko hidraulikoaren erabileraren araubide ekonomiko-finantzarioa arautzen da, eta, hain zuzen ere, titulu horren 112.1 artikuluan, jabari publiko hidraulikoaren ondasunak okupatu, erabili eta aprobetxatzeagatiko tasa bat ezartzen da, jabari publiko hidraulikoko ondasunen erabilera-kanonak deritzona.

Jabari publiko hidraulikoko lurren okupazioari dagokionez, arro-erakundeak zehaztuko du ordainarazpenaren zerga-oinarria, okupatutako lurraren balioa kontuan hartuta, eta erreferentziatzat alboko lurren merkatu-balioa hartuko da.

Batetik, orain arte, ez da jendaurrean iragarri ordainarazpenaren zerga-oinarria osatzen duten lurren balioespena. Bestetik, kanona aplikatzen zaien zerga-oinarri horiek zaharkituta geratu dira, ez baitira eguneratu 112. artikulu horretan jasotako parametroen balioak.

Hori guztia dela eta, beharrezkotzat jotzen da jabari publiko hidraulikoko ondasunak okupatzeagatik indarrean dagoen kanona eguneratzea.

Ondorioz, Uren Legearen testu bategineko 112.4 artikuluak eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak eta jabari publiko hidraulikoaren Erregelamenduaren 287.1.a) artikuluak emandako funtzioak erabiliz, Uraren Euskal Agentziak beharrezkotzat jotzen du hiri-lurzorurako eta landa-lurzorurako balioespen desberdinak finkatzea. Balioespen horiek kontuan hartuko dira jabari publiko hidraulikoaren ondasunen erabilera-kanonaren zerga-oinarria finkatzeko orduan.

Zerga-egitatea osatzen du jabari publiko hidraulikoko lurrak okupatzea dakarren edozein jarduera egiteak. Zerga-oinarria okupatutako azaleraren balioa da, euro/metro karratu-tan emana, eta erreferentziatzat alboko lurren merkatu-balioa hartzen da. Karga-tasa 100eko 5a da. Hasierako emakidarekin sortuko da lehenengoz kanona; urterokoa izango da, eta dagokion zenbatekoan eskatuko da, emakida edo baimenaren baldintzetan adierazitako epeen barruan, borondatezko epean, kuotaren likidazioa jakinarazten den egunetik hasita hogeita hamar eguneko epearen barruan. Horrela, bada, honako hau

Lehenengoa. Jabari publikoaren okupazio-kanonaren zerga-oinarriaren xedea osatzen duten lurren balioespen hauek onartzea:

  1. mota. Hiri-lurzorua. Balioa: 238,85 euro/m2

  2. mota. Landa-lurzorua: Balioa: 9,59 euro/m2

    Balioespen horiek urtero eguneratuko dira, kontsumoko prezioen indizearen edo hura ordezten duen indizearen arabera.

    Bigarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Uraren Euskal Agentzia honetan, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. artikuluan ezartzen denez (4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori), edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz (lege-testu horren 10.1.j artikuluarekin lotuta).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 17a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.