Arautegia

Inprimatu

905/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Ingeniaria kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1536
  • Xedapen-zk.: 905
  • Xedapen-data: 2022/03/17
  • Argitaratze-data: 2022/04/06

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Ingeniaria kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena. Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

  1. Deialdiaren xede diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Ingeniaria kategoriako (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) destinoak.

  2. Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

  1. Izangaien betekizunak.

    Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

    1. Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Ingeniaritza Industrialek, Elektronikako Ingeniaritzako edota Automatikaren eta Industria Elektronikoaren Ingeniaritzako Lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

    3. Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

      A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

  2. Lehiaketaldiaren garapena.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

    Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

    Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

    Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

    1. Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

    2. Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

      Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

  2. Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

    Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Ingeniaritza Industrialeko, Elektronikako Ingeniaritzako edota Automatikaren eta Elektronika Industrialaren Ingeniaritzako Lizentziadunaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

  1. Barne-sustapeneko txandako deialdia: 4 destino.

    Sarbide orokorra: 4.

    Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

    Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

  2. Txanda askeko deialdia: 8 destino.

    Sarbide orokorra: 7.

    Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

    Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

    Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

    Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

    1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

    Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Ingeniari gisa (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala lanpostu funtzionala) edo kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

  2. Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

    Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

    6. Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

        Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

        1. Graduaurreko prestakuntza:

          Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

          (Ikus .PDF)

          Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

        2. Graduondoko prestakuntza:

          Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

          Doktore-titulua: 9 puntu.

          Graduondoko masterra: 6 puntu.

          Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

          Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

          Deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulu-maila (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

          Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

          Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

          Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

        1. Etengabeko prestakuntza:

          Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          9 ordura arte: 0,25 puntu.

          10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

          20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

          30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

          50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

          100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

          250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

          600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

          Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

          Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

          Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

          Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

          Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

        2. Irakaskuntza-jarduerak:

          Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

          Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

          Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

          Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

        3. Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

          Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

          Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

          Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

          Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

          Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

          Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

          Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

          Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

          Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

        4. Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

          Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

          Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

          Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

        5. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskara:

  3. HE: 27 puntu.

  1. HE: 18 puntu.

  1. HE: 9 puntu.

I. GAI-ZERRENDA OROKORRA

  1. atala. Behe-tentsioko instalazio elektrikoak.

  1. Jendeari irekitako lokaletako instalazioak ITC-BT-28.

  2. Instalazio elektrikoaren eskakizun bereziak ebakuntza-geletan eta interbentzio-geletan. ITC-BT-38.

  1. atala. Instalazio termikoak eraikinetan.

  2. Ongizatearen eta higienearen eskakizunaren ezaugarriak eta kuantifikazioa. IT-1.1.4.

  3. Aire-egokitzapenaren instalazioa ospitaleetan. UNE 100713 2005eko iraila.

  1. atala. Presio-ekipoak.

  1. Presio-ekipoen araudia. Orokortasunak (jarraibide tekniko osagarririk gabe).

  1. atala. Ingurumen-kudeaketa.

  1. Hondakin sanitarioen sailkapena eta kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. Ingurumen-onddo oportunistak. Kontzeptuak. Ospitaleko gune kritikoen zerrenda. Kudeaketa-prozedurak.

  3. Legionella. Ospitaleko gune kritikoen zerrenda. Kontzeptuak. Kudeaketa-prozedurak.

  4. Mycobacterium tuberculosis. Kontzeptuak. Ospitaleko gune kritikoen zerrenda. Kudeaketa-prozedurak.

  5. 4/2019 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzkoa.

  1. atala. Sistema elektromedikoak.

  1. Elektromedikuntzaren oinarriak.

  1. atala. Suteen aurkako babesa.

  1. Suteen aurkako babes-ekipoen eta -sistemen ezaugarriak eta instalazioa (I. eranskina).

  1. atala. Proiektuen kudeaketa.

  1. Proiektu-zuzendaritzaren kontzeptu-esparrua.

  2. Proiektuaren bizi-zikloa eta antolamendua. Proiektuaren irismena, denbora eta kostuak kudeatzea.

    GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

  1. Behe-tentsioari buruzko araudi elektroteknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak. 2021eko abuztuaren 9an eguneratutako edizioa. 842/2002 Errege Dekretua, zenbait aldaketa eta eguneratze barne (azken aldaketa 2021eko martxoaren 24koa). 298/2021 Errege Dekretua.

  2. Eraikinetako instalazio termikoen erregelamendua (EITE) eta dagozkion jarraibide teknikoak. 1027/2007 Errege Dekretua (178/2021 Errege Dekretura arteko aldaketa eta eguneratze guztiak barne hartzen dituen edizio bategina).

  3. UNE 100713: 2005 Aire-egokitzapena ospitaleetan.

  4. Presio-aparatuen araudia eta jarraibide tekniko osagarriak. 809/2021 Errege Dekretua.

  5. 21/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituena.

  6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko azpiegiturekin lotutako arrisku mikrobiologikoak txikiagotzeko gomendioak. 2. edizioa. 2009.

  7. 4/2019 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzkoa.

  8. 254/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa.

  9. Suteen aurkako babes-instalazioen araudia. 513/2017 Errege Dekretua.

  10. Pablo A. Daneri. Electromedicina. Equipos de diagnóstico y cuidados intensivos. Editorial Hasa.

  11. Guía de los fundamentos de la dirección de proyectos (Guía del PMBOK). Project Management Institute Inc.

    II. GAI-ZERRENDA KOMUNA

  1. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

  2. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

  3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

  4. Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

  5. Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

  6. Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

  7. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

  8. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

  9. Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

  10. Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

  11. Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

  12. Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

  13. Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

    GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

  1. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

  2. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

  3. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

  4. 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

  5. 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

  6. 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

  7. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

  8. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

  9. Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

    https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

  10. Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

    https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

  11. Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

    https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

  12. Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

    https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

  13. Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

    https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.