Arautegia

Inprimatu

904/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna - Letradua kategorian (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1535
  • Xedapen-zk.: 904
  • Xedapen-data: 2022/03/17
  • Argitaratze-data: 2022/04/06

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna Letradua kategorian (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionalak).

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena. Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

  1. Deialdiaren xede diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Tituluduna Letradua kategoriako (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionalak) destinoak.

  2. Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

  1. Izangaien betekizunak.

    Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

    1. Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Zuzenbideko Lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

    3. Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

      A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

  2. Lehiaketaldiaren garapena.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

    Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

    Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

    Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

    1. Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

    2. Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

      Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

  2. Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2. oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

    Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Zuzenbideko Lizentziadunaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

  1. Barne-sustapeneko txandako deialdia: 3 destino.

    Sarbide orokorra: 3.

    Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

    Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

  2. Txanda askeko deialdia: 4 destino.

    Sarbide orokorra: 4.

    Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

    Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

    Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

    Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

    1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, ko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

    Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Tituludun Letradu gisa (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionalak) edo kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

  2. Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

    Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

    6. Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

        Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

        1. Graduaurreko prestakuntza:

          Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

          (Ikus .PDF)

          Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

        2. Graduondoko prestakuntza:

          Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

          Doktore-titulua: 9 puntu.

          Graduondoko masterra: 6 puntu.

          Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

          Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

          Deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulu-maila (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

          Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

          Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

          Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

        1. Etengabeko prestakuntza:

          Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          9 ordura arte: 0,25 puntu.

          10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

          20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

          30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

          50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

          100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

          250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

          600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

          Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

          Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

          Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

          Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

          Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

        2. Irakaskuntza-jarduerak:

          Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

          Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

          Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

          Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

        3. Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

          Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

          Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

          Eskualdeko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Estatuko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 2 puntu.

          Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

          Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

          Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

          Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

          Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

          Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

        4. Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

          Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

          Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

          Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

        5. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskara:

  3. HE: 27 puntu.

  1. HE: 18 puntu.

  1. HE: 9 puntu.

  1. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Oinarrizko askatasun eta eskubideak bermatzea, eta eskubide eta askatasunak etetea.

  2. Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Izena eta eraketa. Lurraldea: kontzeptua. Euskal Autonomia Erkidegoa. Beste lurralde batzuk integratzeko aukera. Erakunde komunen egoitza. Euskal herritarren eskubideak. Euskara. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, lege-garapen eta betearazpenekoak, eta betearazpenekoak. Estatutuaren erreforma. Aipamen berezia osasun arloko eskumenei, Autonomia Estatutuan eta Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko Legeari dagokionez.

  3. Eusko Legebiltzarra: osaera eta funtzioak. Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua.

  4. Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

  5. Eusko Jaurlaritza: osaera, eskumena eta funtzionamendua. Lehendakaria. Lehendakariaren estatutua eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Kargua uztea eta ordezkatzea. Lehendakariordea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailburuak eta goi-kargudunak.

  6. Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea. Kontzeptua eta motak. Lege-indarreko arau-xedapenak: lege-dekretuak eta legegintzako dekretuak.

  7. Erregelamendua. Kontzeptua. Izaera. Motak. Erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak. Erregelamenduen baliozkotasuna eta aurkaratzea.

  8. Administrazioak Zuzenbidearen aurrean duen jarrera: legezkotasun-printzipioa. Administrazioaren diskrezionalitatea. Administrazioaren neurriz gaineko botereak. Autotutoretza.

  9. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa. Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak. Zehatzeko ahala. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Lankidetza-hitzarmenak. Estatuko Administrazio Orokorra. Sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamendua. Administrazioen arteko harremanak. Bestelako xedapenak.

  10. Administrazio-prozedura. Xedapen orokorrak. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio-egintzak. Administrazio-prozedura erkidea. Prozeduraren antolamendua. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Legegintza-ekimena eta erregelamenduak, eta beste xedapen batzuk emateko ahala.

  11. Kontratazio administratiboa. Administrazio publikoen kontratuak. Betekizunak. Kontratu administratibo motak. Esleitzeko prozedurak. Publizitatea.

  12. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Langileen planifikazioa eta antolamendua. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Estatutupeko langileen egoerak. Diziplina-araubidea. Bateraezintasunak. Ordezkaritza, parte-hartze eta negoziazio kolektiboa.

  13. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua. Xedea eta aplikazio-eremua. Eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea. Zerbitzu-harremana hartzea eta galtzea. Lanbide-jarduera antolatzea. Administrazio-egoerak. Diziplina-araubidea. Administrazio publikoen arteko lankidetza. Bestelako xedapenak.

  14. Euskal Funtzio Publikoaren Legea. Euskal administrazio publikoen zerbitzuko langileak. Funtzio Publikoa egituratzea eta antolatzea. Bitarteko funtzionarioak, lan-itunpeko langileak eta behin-behineko langileak. Hizkuntza-normalkuntza. Ordezkaritza eta partaidetza, lan-baldintzak zehazterakoan. Bestelako xedapenak.

  15. Gizarte Segurantza. Araubide orokorra. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes-ekintza. Kontingentziak eta prestazioak.

  16. Osasunaren Lege Orokorra. Osasuna babesteko eskubidea. Osasun-sistema. Administrazio publikoen eskumenak. Osasun-sistema publikoaren egitura.

  17. Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea. Arau orokorrak. Lanbide sanitarioetan aritzea. Lanbide-garapena eta aintzatespena.

  18. Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko Legea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Informazio sanitarioko sistemak. Kalitatea. Plan integralak. Parte-hartze soziala. Lurraldearteko Kontseilua. Goi-ikuskaritza.

  19. Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen Oinarrizko Legea. Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

  20. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Xedapen orokorrak. Euskadiko osasun-sistema. Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Sistemaren finantza-erregulazioa. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolamendua. Kudeaketa-araubidea. Baliabide materialak. Langileen araubidea.

  21. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak. Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoari buruzko arauak. Zuzendaritza-antolamendua. Zuzendaritza Nagusia. Zerbitzu-erakundeak. Kudeaketa-araubidea.

  22. Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala.

  23. Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

  24. Aurretiazko borondateen araudia euskal osasunaren eta bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonen duintasunaren esparruan.

  25. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoko lanpostu funtzionalen araudia.

  26. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa.

  27. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea. Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena. Eremua, organoak eta eskumenak. Epaitegi eta auzitegien lurralde-eskumena. Administrazioarekiko auzien salen osaera eta jarduera. Auzi-banaketa. Alderdiak: gaitasun prozesala. Legitimazioa. Alderdien ordezkaritza eta defentsa. Errekurtsoaren xedea: Aurkaratu daitekeen administrazio-jarduera. Alderdien uziak. Metatzea. Errekurtsoaren munta. Administrazioarekiko auzien prozedura: Lehen auzialdiko edo auzialdi bakarreko prozedura. Ebazpen prozesalen aurkako errekurtsoak. Epaien exekuzioa. Prozedura bereziak. Xedapen erkideak: epeak, kautela-neurriak. Intzidenteak eta egintza prozesalen baliogabetasuna. Prozesuaren kostuak. Xedapen gehigarriak, iragankorrak eta azken xedapenak.

  28. Prozedura Zibilaren Legea. Ordezko izaera. Deklinatoria. Abstentzioa eta ezespena. Epaiketa-jarduna. Jardun judiziala bukatzea eta auzialdiaren iraungitzea. Kostuen tasazioa. Prozesuko onustea. Froga: Agiriak, irizpenak, txostenak eta beste baliabide eta tresna batzuk aurkaratzea. Idazki eta agirien kopiak, eta horiek helaraztea. Froga: xedapen orokorrak. Frogabideak eta presuntzioak. Alderdien galdeketa. Agiri publikoak. Agiri pribatuak. Adituen irizpena. Azterketa judiziala. Lekukoen galdeketa. Hitza, soinua eta irudia erreproduzitzea, eta prozesurako zein datu garrantzitsu izan, eta horien artxiboa eta ezagutza ahalbidetzen duten tresnak. Presuntzioak.

  29. Zigor Kodea. Xedapen orokorrak. Arau-hauste penala. Delituei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak. Zigorrak. Segurtasun-neurriak. Delituen ondorioz sorturiko erantzukizun zibila eta prozesuko kostuak. Erantsitako ondorioak. Erantzukizun kriminala azkentzea eta horren ondoreak. Giza hilketa. Abortua. Lesioak. Fetuari eragindako lesioak. Manipulazio genetikoari buruzko delituak. Legearen aurkako atxiloketak eta bahiketak. Mehatxuak. Derrigortzeak. Osotasun moralaren aurkako delitua. Sexu-jazarpena. Sorospen-eginbeharra ez betetzea. Sekretuak ezagutarazi eta agerraraztea Ohorearen aurkako delituak. Kalumnia, iraina eta xedapen orokorrak. Langileen eskubideen aurkako delituak. Agiri-faltsutzeak. Eginkizun publikoen usurpazioa eta intrusismoa. Herri Administrazioaren aurkako delituak. Funtzionario publikoen prebarikazioa eta zuzenak ez diren beste portaera batzuk. Destinoa uztea eta delituak pertsegitzeko eginbeharraren ez-betetzea. Desobeditzea eta laguntzarik ez ematea. Desleialtasuna agirien zaintzan, eta sekretuak urratzea. Funtzionario-eroskeria. Eragimen-trafikoa. Bidegabeko eralgitzea. Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak. Funtzionario publikoek debekatuta dituzten negoziazioak eta jarduerak, eta funtzionarioek euren funtzioan aritzean egindako abusuak.

  30. Prozedura Kriminalaren Legea. Xedapen orokorrak. Atarikoak. Arlo kriminaleko epaile eta auzitegien eskumena. Nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioak egikaritzea. Defentsa-jarduna. Probidentziak, autoak eta epaiak nola eman, eta desadostasunak nola ebatzi. Jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak. Suplikatorioak, exhortoak eta manamenduak. Epe-muga judizialak. Auzitegiek eta instrukzio-epaileek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak. Prozesuko kostuak. Salaketa. Kereila. Auzipetuek egindako adierazpenak. Lekukoek egindako adierazpenak. Lekukoen eta auzipetuen arteko bekaldurak. Adituaren txostena. Zitazioa. Fidantzak eta enbargoak. Ahozko epaiketa. Delituaren kalifikazioa. Aurretiaz erabaki beharreko artikuluak. Ahozko epaiketa egitea. Prozedura laburtua: Xedapen orokorrak. Polizia judizialaren eta Fiskaltzaren jarduna. Aurretiazko eginbideak. Ahozko epaiketa prestatzea. Ahozko epaiketa eta epaia. Epaia aurkaratzea. Epaiak betearaztea. Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura. Gora jotzeko errekurtsoa, kasazio-errekurtsoa eta berrikuspen-errekurtsoa. Epaiak betearaztea.

  31. Botere Judizialaren Lege Organikoa. Botere judiziala eta jurisdikzio-ahala erabiltzea. Jurisdikzio-gatazkak eta eskumen-gatazkak eta -arazoak. Jurisdikzio-organoen osaera eta eskumenak. Jardun judizialetarako denbora balioduna. Epaiketa-jarduna.

  32. Biomedikuntzako Ikerketari buruzko Legea. Xedapen orokorrak. Gizakiengan prozedura inbaditzaileak egitea berekin dakarten ikerketak. Giza enbrioiak eta fetuak eta haien zelula, ehun edo organoak ematea eta erabiltzea. Jatorria giza enbrioian duten zelulak eta ehunak eta antzeko beste zelulak eskuratzea eta erabiltzea. Analisi genetikoak, lagin biologikoak eta biobankuak. Arau hausteak, zehapenak eta kalteen ordainak. Espainiako Bioetika Batzordea. Biomedikuntzaren sustapena eta koordinazioa Osasun Sistema Nazionalean.

  33. Datu pertsonalen babesa.

  34. Administrazioaren gardentasuna.

  35. Gizarte-laguntza. Tutoretza, kuradoretza eta izatezko zaintza Kode Zibilean eta Borondatezko Jurisdikzioaren uztailaren 2ko 15/2015 Legean.

  36. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

  37. Adingabearen babes juridikoa.

  38. Emakumearen babesa.

  39. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea.

  40. Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko Dekretua.

    BIBLIOGRAFIA

  1. 1978ko Espainiako Konstituzioa. 1978ko abenduaren 29ko BOE 311. zk.

  2. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. 1979ko abenduaren 22ko BOE 306. zk.

  3. 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzkoa. 2012ko apirilaren 17ko BOE 92. zk.

  4. Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua.

  5. 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, «Arartekoa» erakundea sortu eta arautzezkoa.

  6. 1/1998 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarena.

  7. 7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Legeari buruzkoa.

  8. Curso de derecho administrativo. Eduardo García De Enterríarena:

    1. liburukia. 19. edizioa. S.L. Civitas Ediciones. 2020. ISBN: 9788447053193.

    2. liburukia. 16. edizioa. S.L. Civitas Ediciones. 2020. ISBN: 9788447053223.

  9. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

  10. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

  11. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

  12. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

  13. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

  14. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

  15. 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.

  16. 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunaren Lege Orokorra.

  17. 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

  18. 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

  19. 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

  20. 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.

  21. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

  22. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

  23. 116/2021 Dekretua, martxoaren 23koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

  24. 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena onartzen duena.

  25. 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

  26. 270/2003 Dekretua, azaroaren 4koa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzekoa.

  27. 11/2016 Legea, uztailaren 8koa, Bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzkoa.

  28. 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

  29. 235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena.

  30. 106/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, Osasuneko Mahai Sektorialak 2008ko martxoaren 14ko bileran hartutako akordioa onartzen duena.

  31. 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena.

  32. 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Prozedura Zibilari buruzkoa.

  33. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa.

  34. 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onartzen duena.

  35. 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialarena.

  36. 14/2007 Legea, uztailaren 3koa, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa.

  37. 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

  38. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

  39. 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa.

  40. 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.

  41. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

  42. 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

  43. 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibila argitaratzen duena.

  44. 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarena.

  45. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

  46. 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen dituena.

  47. 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.

  48. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

  49. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

  50. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

  51. 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko dena.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (5)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.