Arautegia

Inprimatu

901/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1532
  • Xedapen-zk.: 901
  • Xedapen-data: 2022/03/17
  • Argitaratze-data: 2022/04/06

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena. Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

  1. Deialdiaren xede diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Tituluduna kategoriako (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) destinoak.

  2. Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

  1. Izangaien betekizunak.

    Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

    1. Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, unibertsitateko edozein lizentzia edo titulu baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

    3. Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

      A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

  2. Lehiaketaldiaren garapena.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

    Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

    Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

    Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

    1. Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

    2. Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

      Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

  2. Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako unibertsitateko edozein lizentziaren edo titulu baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

  1. Barne-sustapeneko txandako deialdia: 6 destino.

    Sarbide orokorra: 5.

    Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

    Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

  2. Txanda askeko deialdia: 10 destino.

    Sarbide orokorra: 9.

    Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

    Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 1.

    Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

    Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

    1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

    Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Tituludun gisa (Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) edo kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

  2. Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

    Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

    6. Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

        Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

        1. Graduaurreko prestakuntza:

          Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

          (Ikus .PDF)

          Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

        2. Graduondoko prestakuntza:

          Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

          Doktore-titulua: 9 puntu.

          Graduondoko masterra: 6 puntu.

          Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

          Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

          Deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulu-maila (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

          Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

          Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

          Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

        1. Etengabeko prestakuntza:

          Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          9 ordura arte: 0,25 puntu.

          10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

          20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

          30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

          50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

          100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

          250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

          600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

          Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

          Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

          Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

          Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

          Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

        2. Irakaskuntza-jarduerak:

          Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

          Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

          Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

          Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

        3. Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

          Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

          Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

          Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

          Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

          Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

          Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

          Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

          Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

          Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

        4. Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

          Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

          Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

          Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

        5. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskara:

  3. HE: 27 puntu.

  1. HE: 18 puntu.

  1. HE: 9 puntu.

I. GAI-ZERRENDA OROKORRA

  1. Espainiako Konstituzioa (1978). Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa.

  2. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartzen duena: Izendapena. Lurraldea, beste lurralde edo udalerri batzuk integratzeko aukera. Erakunde komunen egoitza. Ikurrina. Euskara. Auzotasuna. EAEko herritarren oinarrizko eskubide eta eginbeharrak.

  3. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartzen duena. Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziak: Esklusiboak, legegintza-aurrerabidea eta beronen betearazteari buruzkoak, eta betearaztekoak. Estatutuaren erreforma. Osasun-arloko konpetentziei buruzko erreferentzia berezia Autonomia Estatutuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru-organoen arteko harremanei buruzko Legean.

  4. Eusko Legebiltzarra: osaera eta eginkizunak. Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

  5. Eusko Jaurlaritza: osaera, eskumenak eta funtzionamendua. Lehendakaria. Estatutua eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Kargua uztea eta ordezkatzea. Lehendakariordea. EAEko Administrazioko sailburuak eta goi-kargudunak. Osasun Saila: egitura organiko eta funtzionala.

  6. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Legearen xedea eta aplikazio-eremua. I. titulua: prozeduran interesdun direnak. II. titulua: administrazio publikoen jarduera. III. titulua: administrazio-egintzak.

  7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedura erkidea: bermeak. Administrazio-prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Izapidetze sinplifikatua. Betearazpena.

  8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Administrazio-errekurtsoak.

  9. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Legegintza-ekinbidea eta erregelamenduak emateko ahala. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

  10. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak.

  11. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak: Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoen erantzukizuna.

  12. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak.

  13. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: Lehenengo liburua. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen elementu estrukturalak.

  14. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: Bigarren liburua. Administrazio publikoen kontratuak. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Administrazio publikoen kontratu motak. I. kapitulua: Obra-kontratua. IV. kapitulua: Hornidura-kontratua. V. kapitulua: Zerbitzu-kontratua.

  15. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Publizitate aktiboa.

  16. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa (235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, eta 106/2008 Dekretua, ekainaren 16koa). Xedapen orokorrak. Eskubide sozialak. Lanaldia, atsedenaldia eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Langileen egoerak. Eskubide sindikalak eta segurtasuna eta osasuna. Guardia medikoak: salbuespenak. Ordainsariak.

  17. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Langileen plangintza eta antolaketa. Eskubideak eta betebeharrak.

  18. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Langileen mugikortasuna.

  19. Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen Araubidea eta diziplina-prozedura; urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuan, Estatuko administrazioko funtzionarioen Diziplina-araubidearen Erregelamendua onartzen duena, eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.

  20. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena: Xedea eta aplikazio-eremua. Langile motak. Negoziaziorako, ordezkaritzarako eta parte-hartze instituzionalerako eskubidea. Biltzeko eskubidea.

  21. 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Lanpostu Funtzionalena: xedea, eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, plantillak ezartzea eta aldatzea.

  22. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren sorrera eta araubide juridikoa.

  23. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako dena: Xedea, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Euskal autonomia-erkidegoko administrazio, foru-administrazio eta toki-administrazioen eskumen eta eginkizunak.

  24. 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena. Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Baimen informatua.

  25. 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa: Xedea. Eremua. Historia klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoa kontserbatzea eta xahutzea. Dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta betebeharrak.

  26. 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena: Atariko arauak. Xedapen orokorrak eta kolektibo jakinei aplikatzekoak. Afiliazioa eta kotizazioa.

  27. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Xedapen orokorrak. EAEko sistema sanitarioa: antolamendua, eskubideak, herritarren betebeharrak eta sistemaren finantza-arauketa, kontratu-programa.

  28. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide Juridikoa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea. Baliabide materialak. Langileen araubidea.

  29. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoari buruzko arauak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu-erakundeen zerrenda, izenak, lurralde-esparrua. Erakunde Sanitario Integratuak. (ESI).

  30. 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko dena: Xedea, aplikazio-eremua. Euskararen erabilera.

  31. Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

  32. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: Xedea, aplikazio-eremua eta definizioa. Arriskuen prebentzioaren arloko politika, lanean segurtasuna eta osasuna babesteko.

  33. 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena: EAEko Aurrekontu orokorrak eta bere legeak. Antolamendu instituzionala. Erakunde autonomoak. Zuzenbide Pribatuko ente publikoak. Sozietate Publikoak.

  34. 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, EAEko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen Testu Bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena. Xedapen orokorrak. Aurrekontuen edukia. Diru-sarreren eta gastuen egoera.

  35. Enpresaren ekonomia. Enpresa, bere ingurua eta zuzendaritza. Zuzendaritza estrategikoa. Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Finantza-erabakiak. Etekina eta errentagarritasuna. Ekonomia-finantzako oreka eta errotazio- edo maniobra-funtsa. Batez besteko heltze-aroa. Ratioak, enpresaren ekonomia-finantzako egitura aztertzeko tresna gisa.

  36. Inbertsioen eta haien finantzaketa-iturriaren hautaketa. Inbertsioko eta finantzaketa proiektuen balorazioa. Hautaketa-irizpideak. (balio eguneratu garbia, barne-errendimendu tasa eta beste inbertsio-hautaketa metodo batzuk).

  37. Enpresen arriskua eta balorazioa. Arrisku motak. Itopuntua eta palanka-efektua. Finantza eta eragiketa errentagarritasunaren arteko harremana. Kostua-bolumena-onura analisiaren mugak. Enpresak baloratzeko metodoak.

  38. Kontabilitate orokorra. Kontzeptua, funtzioa eta helburua. Kontzeptu-esparrua. Erregistro- eta balorazio-arauak. Urteko kontuak. Balantzea. Galera-irabazien kontua. KPO asistentzia sanitarioko enpresetara egokitzea.

  39. Kontabilitate-egoeren analisia. Kontabilitate-informazioa. Egoeraren balantzea. Galera-irabazien kontua. Kontabilitate-datuak prestatzea analisirako. Likideziaren analisia. Kaudimenaren analisia. Emaitzaren analisia. Ratio ohikoenak.

  40. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko Antolarauak. Antolamendu instituzionala. Eskumen-araubidea. Eskubideak eta betebeharrak.

  41. Ekonomia eta kontabilitateko kontrola. Ikuskaritza EAEko sektore publikoan. Ikuskaritza eta kontrol ekonomikoa sektore publikoan. Barne- eta kanpo-ikuskaritza.

  42. Erosketak eta biltegien kudeaketa. Hornidura-katearen planifikazioaren hastapenak. Biltegiak. Stocken kontrola eta kudeaketa. Hornidura-katea kudeatzeko teknikak.

  43. Erosketa industrialen kudeaketaren hastapenak. Erosketa industrialak inguru globaletan kudeatzearen gaineko antolamendua. Erosketen kudeaketa estrategikoa. Hornitzaileen politikak eta erosketa-familien analisia eta hornitzaileen integrazioa. Erosketa-helburuen hedapena. Kontratuen kudeaketa. Negoziazioa erosketen kudeaketan.

    GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

  1. Espainiako Konstituzioa (1978ko abenduaren 27koa).

  2. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartzen duena: Izendapena.

  3. 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru-organoen arteko harremanei buruzkoa.

  4. 7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzari buruzkoa. 116/2021 Dekretua, martxoaren 23koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.

  5. 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzen duena.

  6. 1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia sortzen duena.

  7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

  8. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak.

  9. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

  10. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

  11. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa. 235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, eta 106/2008 Dekretua, ekainaren 16koa.

  12. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: Arau orokorrak.

  13. 33/1986 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Estatuko Estatuko administrazioko funtzionarioen Diziplina-araubidearen Erregelamendua onartzen duena.

  14. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena.

  15. 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Lanpostu Funtzionalena: xedea, eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, plantillak ezartzea eta aldatzea.

  16. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

  17. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

  18. 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.

  19. 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.

  20. 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.

  21. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

  22. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

  23. 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko dena.

  24. Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

  25. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

  26. 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

  27. 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, EAEko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen Testu Bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena.

  28. Curso de Economía de la Empresa. Introducción. (Eduardo Pérez Gorostegui-Centro de Estudios Ramón Areces, S.A.).

  29. Plan General de Contabilidad y PGC de Pymes comentados. (Jesús Omeñaca García. Argitaratzailea: Deusto). Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1996ko abenduaren 23ko Agindua, Kontabilitate Plan Orokorra asistentzia sanitarioko enpresetara Egokitzeko Arauak onartzen dituena (1997ko urtarrilaren 6ko BOE).

  30. Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. (Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Argitaratzailea: Pirámide).

  31. 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginarena, eta ondoren egindako aldaketak.

  32. 2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19, EAEko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

  33. 464/1995 Dekretua, urriaren 31koa, EAEko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituena, eta ondoren egindako aldaketak.

  34. Agindua, 2017ko maiatzaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoetan ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrol etengabea gauzatzeari buruzkoa.

  35. 1/1988 Legea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarena.

  36. Gestión de la logística en la empresa. Planificación de la cadena de suministros. Egilea: Juan Velasco Sánchez. Arg.: Píramide 2013 (Apartatuak: 1.1 1.2 1.3 1.4 1.5 1.6 1.7 1.8 1.9 3.1 3.3 3.4 3.5 3.6 3.7 3.8 3.9 3.10 - 3.11 4.1 4.2 4.3 4.4 4.6 4.7 7.1 7.2 7.3).

  37. Gestión de compras en la empresa. Egilea: Ander Errasti. Arg.: Píramide 2012 (Apartatuak: 1.2 1.3 1.4 1.5 1.6 2.3 2.4 2.5 - 3.4 4.1 4.2 4.3 5.3 7.4 8.1 8.2 8.3 8.4 8.5).

    II. GAI-ZERRENDA KOMUNA

  1. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

  2. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

  3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

  4. Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

  5. Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

  6. Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

  7. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

  8. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

  9. Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

  10. Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

  11. Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

  12. Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

  13. Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

    GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

  1. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

  2. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

  3. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

  4. 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

  5. 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

  6. 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

  7. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

  8. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

  9. Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

    https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

  10. Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

    https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

  11. Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

    https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

  12. Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

    https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

  13. Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

    https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (5)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.