Arautegia

Inprimatu

831/2023 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko martxoaren zikloko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidea egiteko erreferentzia-data (lehiaketa horri dagozkion Ebazpenetan, 2023ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 118. zenbakian argitaratutakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoen eskaintza argitaratu zen zortzi kategoriatan/lanpostu funtzionaletan).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3472
  • Xedapen-zk.: 831
  • Xedapen-data: 2023/06/28
  • Argitaratze-data: 2023/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskineko 4.2.1 apartatuan aurreikusitakoaren arabera, zeinaren bidez onartu baitziren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2023ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zituen 2023ko martxoko zikloari dagokion destino-eskaintza argitaratzen duten ebazpen hauek:

401/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

406/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

407/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Barne Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

410/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Ospitaleko Pediatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

414/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikologia Klinikoko Fakultatibo Espezialista Teknikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

580/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, C3 Teknikari Espezialista Profesionalen lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

588/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide-taldeko Garraio Sanitarioaren Gidaria kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

589/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide-taldeko Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Argitaratutako ebazpen horiek 2023ko uztailaren 13a ezarri dute data gisa baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-aukeraketa egin edo aldatzeko. Horien arabera, 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko uztailaren 13ra arte alda zezaketen eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. Hau da, 2023ko uztailaren 13ra arte egindako destino-aukeraketa zen kontuan hartu beharrekoa, eta 2023ko martxoko zikloan sartzekoak, beraz, uztailaren 13a amaitzean gutxienez ziklo horretan eskainitako destinoetako bat zuten prozesu orokorrean egindako eskabideak.

Era berean, aipatutako Ebazpenetan jasota dago destinoen aukeraketa aldatzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko dela, eta ez dela inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Datozen egunetan, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskaera egiteko behar diren tresna teknikoen mantentze-lanak egingo dira. Mantentze-lan horiek aplikazio informatikoaren geldialdi teknikoa ekarriko dute berekin, aplikazio horren bidez egiten baitira lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskaerak.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz

Lehenengoa. Aplikazio informatikoa denbora batez egongo denez inaktibo mantentze-lan teknikoak direla eta, aldatu egin behar da eragindako ebazpenetan ezarritako erreferentzia-data, 2023ko uztailaren 13koa, eta beste data bat jarri, 2023ko uztailaren 18a.

Ondorioz, baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data 2023ko uztailaren 18a da. 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko uztailaren 18ra arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. 2023ko martxoko ziklo honetan, beraz, 2023ko uztailaren 18ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan. 2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko uztailaren 18a amaitzen denean.

Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (16)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.