Arautegia

Inprimatu

809/2024 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako Ebazpen hau aldatzen den: 728/2024 Ebazpena, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Administrari Laguntzailea kategorian estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena egiten den (txanda irekiaren eranskinean agertzen dira zein diren esleipendunak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1934
  • Xedapen-zk.: 809
  • Xedapen-data: 2024/04/15
  • Argitaratze-data: 2024/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 728/2024 Ebazpenaren bidez, izendatu egin ziren txanda irekiaren eranskinean sartutako esleipendunak estatutupeko langile finko Administrari Laguntzaileen kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 808/2024 Ebazpenaren bidez, honako Ebazpen honen huts-zuzenketa egin zen: 726/2024 Ebazpena, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Administrari Laguntzailea kategorian txanda ireki bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean argitaratu zen 2024ko martxoaren 26an.

Zuzenketa horren ondorioz, martxoaren 25eko 728/2024 Ebazpena aldatu egin behar da, Ebazpen honen ebazpen-zatian adierazitako moduan.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 728/2024 Ebazpena aldatzea, ondoren adierazitako moduan. 728/2024 Ebazpenaren bidez, argitara ematen dira Administrari Laguntzailea kategorian estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena (txanda irekiaren eranskinean agertzen dira zein diren esleipendunak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan. Ebazpen hori 2024ko martxoaren 26an argitaratu zen Osakidetzako webgunean, eta 2024ko apirilaren 15ean EHAAn. Hala, eranskina destinoa esleitu zaien pertsonen zerrenda atalean:

Honakoa esaten den lekuan:

(Ikus .PDF)

Honakoa esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen bidez egindako aldaketen eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eusten zaio.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 809/2024 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.