Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

75/2021 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2021eko lan-eskaintza publikoa onartzeko erabakia, eta EAEko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 258
  • Hurrenkera-zk.: 6408
  • Xedapen-zk.: 75
  • Xedapen-data: 2021/12/21
  • Argitaratze-data: 2021/12/28

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 21ean egindako bileran erabaki hau onartu du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2021eko lan-eskaintza publikoa onartzekoa, eta EAEko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzekoa Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak; beraz, beharrezko zabalkundea emateko, honako hau

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legearen idazkeran, «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».

Arau horietan ezarritakoa betetzeko, erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin direnak.

Guztira, 435 plaza eskaintzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan.

Eskainitako plaza guztietatik, plaza hutsen % 7 gordeko da desgaitasuna duten pertsonentzat (halakotzat joko dira Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluko 2. apartatuan zehaztutakoak; testu bategin hori azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen); halako pertsonek, betiere, hautaketa-prozesuak gainditu behar dituzte eta egiaztatu desgaitasunen bat dutela lanpostuaren zereginetan aritzeko bateragarria dena. Hartara, pixkana-pixkana lortu nahi da Administrazio Publiko bakoitzean, guztira, % 2 izatea langile horiek. Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa, bai eta horien kopurua ere, hautaketa-prozesuen deialdietan zehaztuko da.

Bestalde, Hezkuntza Administrazioan, 1.216 plazako enplegu publikoaren eskaintza onartzen da, zenbait irakasle-kidegorentzat, eta, gainera, 640 plaza gordetzen dira zenbait lan-kategoriarentzat.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak 70.1 artikuluan ezarritako epean gauzatuko da enplegu publikoaren eskaintza, bai eta horri dagozkion deialdiak ere.

Bestalde, Segurtasuneko sailburuak ezagutzera eman dio Gobernu Kontseiluari Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko deialdiaren proposamena; guztira, 424 lanpostu izango dira.

Halaber, Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio zer plaza sartuko dituen Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzan. Enplegu publikoaren eskaintza horretan, kategoria profesional desberdinetako 1.273 plaza sartuko dira, guztiak ere txanda irekian.

Eusko Jaurlaritzaren enplegua egonkortzeko politikak betetzea dute helburu aurreko proposamen horiek, eta, guztira, 3.988 plaza sartzen dira, enplegu publikoko plaza gisa, EAEko ekonomia eta enplegua sustatzeko 2020-2024ko Berpiztu Programan.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen 2021eko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2021eko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen II. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Hirugarrena. Dagozkion deialdietan zehaztuko dira eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta baldintzak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.

Laugarrena. EAEko ekonomia eta enplegua sustatzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzea Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko plazak, III. eranskinean adierazten direnak.

Bosgarrena. EAEko ekonomia eta enplegua sustatzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutupeko langile finko izateko plazak, IV. eranskinean adierazten direnak.

Seigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

  1. Funtzionarioak. Txanda irekia.

    A1 azpitaldea.

    Goi-mailako Teknikarien Kidegoa.

    Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala: 20.

    Hizkuntza Normalizazioko Eskala: 17.

    Itzulpengintzako Eskala: 11.

    A2 azpitaldea.

    Teknikarien Kidegoa.

    Eraikigintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala: 19.

    Erizaintzako Eskala: 8.

    Hizkuntza Normalizazioko Eskala: 13.

    Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala: 4.

    C1 azpitaldea.

    Administrarien Kidegoa: 116.

    C2 azpitaldea.

    Administrari Laguntzaileen Kidegoa: 162.

    E taldea.

    Laguntzako Langileen Talde Profesionala: 57.

  2. Lan-kontratudunak.

    Ibaiondo Heziketa Zentroko Hezitzaileak: 8.

  1. Funtzionarioak.

    Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 953.

    Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa: 122.

    Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoa: 26.

    Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa: 23.

    Maisu-maistren Kidegoa: 92.

  2. Lan-kontratudunak.

    Hezkuntza-laguntzako Espezialistak: 178.

    Fisioterapeutak: 4.

    Terapeuta Okupazionalak: 5.

    Zeinu-hizkuntzako Interpreteak: 10.

    Materialaren Transkribatzaileak eta Egokitzaileak: 3.

    Sukaldaritza: 256.

    Garbiketa: 184.

Oinarrizko Eskalako Agenteen Kategoria: 424.

Estatutupeko langile finkoak. Txanda irekia: 1.273.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (5)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.