Arautegia

Inprimatu

656/2023 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, honako ebazpen hau zuzentzen duena: 398/2023 Ebazpena, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko giza baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko familia medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT Kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 107
  • Hurrenkera-zk.: 2670
  • Xedapen-zk.: 656
  • Xedapen-data: 2023/05/25
  • Argitaratze-data: 2023/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1671/2019 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitu zen kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoria / lanpostu funtzionala.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 398/2023 Ebazpenaren bidez argitaratu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 398/2023 Ebazpenaren eranskinean agertzen da Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Eranskinak destinoen zerrenda jasotzen du, honako informazio honekin: eskainitako destinoen kopurua, destinoak zein zerbitzu-erakundetan eskaintzen diren eta destinoaren deskribapena, esleitutako lanaldia barne.

Apirilaren 27ko 398/2023 Ebazpena 2023ko maiatzaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akatsak aurkitu dira eskainitako destino batzuen lanaldiaren ezaugarrietan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

Lehenengoa. Ebazpena ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 319/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko. Eranskinean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Hona hemen zuzenketa:

  1. «Mañana-Mañana de 10:00 a 17:00 Sin mayor especificidad» lanaldia, honako destino honetan jasotakoa:

    (Ikus .PDF)

    Zuzendu da, eta hau da dagokion lanaldia: «Mañana-Mañana deslizante distintos horarios Sin mayor especificidad». Eskainitako destinoa zuzendu da, honela:

    (Ikus .PDF)

  2. «Mañana Mañana agenda abierta tarde Sin mayor especificidad» lanaldia, honako destino honetan jasotakoa:

    (Ikus .PDF)

    Zuzendu da, eta hau da dagokion lanaldia: «Mañana Mañana deslizante distintos horarios Sin mayor especificidad». Era berean, zentroen euskarazko nomenklatura kendu da. Beraz, eskainitako destinoa behar bezala zuzendu da, honela:

    (Ikus .PDF)

  3. Jarraian adierazitako destinoak «Mañana-Mañana de 08:00 a 15:00 Sin mayor especificidad» lanaldia zuen:

    (Ikus .PDF)

    Lanaldiari dagokion datua zuzendu da; izan ere, hau da zuzena: «Tarde Tarde agenda abierta mañana Sin mayor especificidad». Zuzenketaren ondorioz, goizeko lanaldi horrekin eskainitako destinoa desagertu egiten da eskainitako destinoen zerrendatik.

    Lanaldia zuzentzearen ondorioz sortzen den destinoa bat dator ezaugarri berberak dituen beste destino baten deskribapenarekin:

    (Ikus .PDF)

    Hori dela eta, eskainitako destinoen kopurua aldatu egin behar da destino honetan, eta egindako aldaketaren emaitzak gehitu behar zaizkio, ezaugarri berberak dituzten destinoak direlako. Beraz, eskainitako destinoak bat izatetik hiru izatera igaro dira, eta zuzendutako destinoa honela geratu da:

    (Ikus .PDF)

  4. «Mañana Mañana de 08:00 a 15:00 Sin mayor especificidad» lanaldia du eskainitako destino honek:

    (Ikus .PDF)

    Detektatu da lanaldiari dagokion datua ez dela zuzena. Beraz, zuzendu egin behar da eta «Mañana Mañana deslizante distintos horarios- Sin mayor especificidad» ipini. Horrenbestez, zuzenketen ondoren, hau da eskainitako destinoa:

    (Ikus .PDF)

  5. Eskainitako destino honetan:

    (Ikus .PDF)

    Lanaldiaren kontzeptuaren barruan, «Mañana Mañana agenda abierta tarde Sin mayor especificidad» datua zuzendu behar da, eta horren ordez «Tarde-Tarde agenda abierta mañana Sin mayor especificidad» ipini. Era berean, zentroaren euskarazko nomenklatura kendu da. Beraz, eskainitako destinoa behar bezala zuzendu da, honela:

    (Ikus .PDF)

  6. Eskainitako destino honetan:

    (Ikus .PDF)

    Lanaldiaren kontzeptuaren barruan, «Mañana Mañana de 08:00 a 15:00 - Sin mayor especificidad» datua zuzendu behar da, eta horren ordez «Tarde Tarde agenda abierta mañana Sin mayor especificidad» ipini. Beraz, eskainitako destinoa behar bezala zuzendu da, honela:

    (Ikus .PDF)

  7. Eskainitako destino honetan:

    (Ikus .PDF)

    Lanaldiaren kontzeptuaren barruan, «Mañana Mañana agenda abierta tarde Sin mayor especificidad» datua zuzendu behar da, eta horren ordez «Tarde Tarde agenda abierta mañana Sin mayor especificidad» ipini. Era berean, zentroaren euskarazko nomenklatura kendu da. Beraz, eskainitako destinoa behar bezala zuzendu da, honela:

    (Ikus .PDF)

  8. Eskainitako destino honetan:

    (Ikus .PDF)

    Lanaldiaren kontzeptuaren barruan, «Mañana mañana agenda abierta tarde Sin mayor especificidad» datua zuzendu behar da, eta horren ordez «Mañana Mañana deslizante distintos horarios» Sin mayor especificidad ipini. Era berean, zentroen euskarazko nomenklatura kendu da. Beraz, eskainitako destinoa behar bezala zuzendu da, honela:

    (Ikus .PDF)

  9. Eskainitako destino honetan:

    (Ikus .PDF)

    Lanaldiaren kontzeptuaren barruan, «sin noches» datua zuzendu behar da, eta horren ordez «con noches» jarri. Beraz, honela geratu da eskainitako destinoa:

    (Ikus .PDF)

    Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.

    Hirugarrena. Gainerako jarduketetan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 398/2023 Ebazpenean ezarritakoari eutsiko zaio. Ebazpen horren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Familia Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

    Laugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

    LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.