Arautegia

Inprimatu

594/2023 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide-taldeko Berogailuen Mantentze Lanetako Ofiziala - Iturgina kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3914
  • Xedapen-zk.: 594
  • Xedapen-data: 2023/07/19
  • Argitaratze-data: 2023/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.

Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrerako deialdia egin zen D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide-taldeko kategoria/lanpostu funtzional hauetan: Emergentzietako Ibilgailuen Gidaria, Garraio Sanitarioaren Gidaria, Zerbitzu Orokorretako Gidaria, Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala, Mantentze Lan Elektrikoko Ofiziala, Mantentze Lan Mekanikoko Ofiziala, Berogailuen Mantentze Lanetako Ofiziala Iturgina, Igeltserotzako Mantentze Lanetako Ofiziala, Pinturako Mantentze Lanetako Ofiziala, Arotzeriako Mantentze Lanetako Ofiziala eta Joskintzako Ofiziala.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1 apartatuan xedatutakoari jarraituz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

Lehenengoa. Argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, D3 Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide-taldeko Berogailuen Mantentze Lanetako Ofiziala Iturgina kategoriarako / lanpostu funtzionalerako, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.

Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan, data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko martxoaren 1a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko, eta 2023ko irailaren 4a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.

Lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenean araututakoari jarraiki, 2023ko irailaren 4ra arte, 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez.

Destinoen aukeraketa aldatzeko, Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

2023ko martxoko ziklo honetan, 2023ko irailaren 4ra arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.

2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko irailaren 4a amaitzen denean.

Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.

(Ikus .PDF)