Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

53/2022 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako erabaki hau argitaratzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzekoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostuak Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 aldirako Berpiztu Programan sartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2319
  • Xedapen-zk.: 53
  • Xedapen-data: 2022/05/24
  • Argitaratze-data: 2022/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2022ko maiatzaren 24an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostuak sartzen baitira Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 aldirako Berpiztu Programan. Horrenbestez, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legearen idazkeran, «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».

Arau horietan ezarritakoa betetzeko, erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin direnak.

Guztira, 1.686 plaza eskaintzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan; horietatik, 1.554 plaza karrerako funtzionarioei dagozkie, eta, 132 plaza, berriz, langile lan-kontratudunei.

Eskainitako plaza guztietatik, plaza hutsen % 7 gordeko da desgaitasuna duten pertsonentzat (halakotzat joko dira Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluko 2. apartatuan zehaztutakoak; testu bategin hori azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen); halako pertsonek, betiere, hautaketa-prozesuak gainditu behar dituzte eta egiaztatu desgaitasunen bat dutela lanpostuaren zereginetan aritzeko bateragarria dena. Hartara, pixkana-pixkana lortu nahi da Administrazio Publiko bakoitzean, guztira, % 2 izatea langile horiek. Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa, bai eta horien kopurua ere, hautaketa-prozesuen deialdietan zehaztuko da.

Hezkuntza Administrazioari dagokionez, 3.040 plazako enplegu publikoaren eskaintza onartu da. Horietatik, 2.955 plaza hainbat irakasle-kidegori dagozkie, eta, 85 plaza, berriz, hainbat lan-kategoriari.

Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen enplegu publikoaren eskaintzak 315 plaza ditu.

Bestalde, Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio zer plaza sartuko dituen Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2022ko enplegu publikoaren eskaintzan. Enplegu publikoaren eskaintza horretan, kategoria profesional desberdinetako 3.723 plaza sartuko dira.

Eusko Jaurlaritzaren enplegua egonkortzeko politikak betetzea dute helburu aipatutako enplegu publikoaren eskaintza horiek, eta, guztira, 8.764 plaza sartzen dira, enplegu publikoko plaza gisa, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programan.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen II. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen III. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Laugarrena. Kasuan kasuko deialdietan zehaztuko dira eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta betekizunak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.

Bosgarrena. Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutupeko langile finko izateko plazak, zeinak IV. eranskinean adierazten baitira.

Seigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.