Arautegia
Inprimatu2382/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak eta esleitzen diren behin betiko destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako / lanpostu funtzionaleko 2023ko martxoko zikloko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 461
- Xedapen-zk.: 2382
- Xedapen-data: 2023/12/19
- Argitaratze-data: 2024/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategoria/lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria/lanpostu funtzionala sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 342/2023 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA, 71. zk.), zeina apirilaren 20ko 387/2023 Ebazpenak (maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.) eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenak (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.) aldatu baitzuten, 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 29ko 1589/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratu ziren eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9.8 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen lanpostu funtzionalaren/kategoriaren destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda, urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskinean jasotakoa kontuan hartuta. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
Lehenengoa. Onartzea baztertutako langileen behin betiko zerrenda, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko ziklorako. Zerrenda horretan, baztertzeko arrazoiak adierazten dira, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez. Aipatutako destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 342/2023 Ebazpenean jasotakoak dira.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoari jarraiki, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 1085/2023 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen hauetako hutsak: 319tik 358rako, 398tik 438rako, 569tik 574rako, 577tik 586rako eta 588tik 597rako ebazpenak, guztiak 2023koak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarenak (2023ko apirilaren 14ko, maiatzaren 16ko eta 31ko, ekainaren 22ko, uztailaren 6ko eta abuztuaren 11ko EHAA), zeinen bidez argitaratzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten zenbait kategoria eta lanpostu funtzionaletan.
- Ikus: 387/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko martxoaren Zikloko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeko eskabidea egiteko erreferentzia-data (Lehiaketa horri dagozkion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko giza baliabideen zuzendariaren ebazpenetan, apirilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 71. zenbakian argitaratutakoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoen eskaintza argitaratu zen A1 lanbide-taldeko Fakultatibo Espezialista Medikoen hogeita hamar Kategoriatan/Lanpostu Funtzionaletan).
- Ikus: 342/2023 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Neurologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
- Ikus: 1307/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten den, I. eranskinean A1. Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeari dagokionez jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako.