Arautegia

Inprimatu

1761/2024 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdi publikoa egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan Zeladoreen Arduradun (Larrialdiak) lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 174
  • Hurrenkera-zk.: 4168
  • Xedapen-zk.: 1761
  • Xedapen-data: 2024/07/30
  • Argitaratze-data: 2024/09/06

Testu legala

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zeladoreen Arduradun (Larrialdiak) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori betetzeko deialdia egitea, izendapen askez eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren bidez, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

  1. Deitutako lanpostuaren lanaldi mota.

    Bi txandako lanaldia.

  2. Parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    1. Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea E1 lanbide-taldean.

    2. E1 lanbide-taldeko titulazioa izatea.

    3. Gutxienez, lan-esperientzia hau edukitzea: 2 urte E1 lanbideetako zereginetan.

    4. Euskarazko hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna; derrigortasun-data: 2022-11-20.

    5. Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako baldintzak.

  3. Aintzat hartuko diren merezimenduak.

    1. Antolaketarako eta taldeak kudeatzeko gaitasuna.

    2. SAP karteldegiak kudeatzea eta Mantentze-lanetako SAPen erabiltzailea izatea.

    3. Zeladoreentzako abisuak kudeatzea GACEL 3.0 aplikazioan.

    4. Giltzak eta planoak kudeatzea Giltzabiden.

    5. Zeladoreen arloak erabiltzen dituen prozedurak, lan-sistemak, bitartekoak, materialak eta gailuak ezagutzea.

    6. Osabide Globalen Zeladoreen modulua ezagutzea.

    7. Erabiltzaile-mailako informatika-ezagutza izatea Excel, Word, Access eta Outlook-en.

    8. Ikus-entzunezko sistemen erabilera Prestakuntza-gelak eta areto nagusia.

    9. Garraio pneumatikoaren sistema kudeatzea.

    10. Heriotzen kudeaketa.

    11. Suteak detektatzeko eta itzaltzeko ekipamenduak ezagutzea.

      Lanpostu hau betetzeko interesekoa izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

  4. Euskararen ezagutza.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

  5. Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Labeaga auzoa 46A, 48960 Galdakao). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. 4. artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahal izango dira.

    Interesdunek Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua.

    Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren kopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia konpultsatua.

    Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien kopia konpultsatua.

    CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman beharko du eskaeran.

  6. Balorazio Batzordea.

    Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

    Batzordeak, izangaiak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du, eta izangaiei jakinaraziko zaizkie.

    Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

    Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

  7. Hautaketa prozedura.

    Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

    Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagozkion funtzioak esleitzeko. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake Batzordeak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

  8. Prozedura amaitzeko ebazpena.

    Osakidetzako zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

    Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

  9. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Galdakao, 2024ko uztailaren 30a.

    Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

    JOn GUAJARDO REMACHA.