Arautegia

Inprimatu

165/2023 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean Erreferente Soziosanitarioaren eginkizunak beteko dituen pertsona izendatzen den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1765
  • Xedapen-zk.: 165
  • Xedapen-data: 2023/03/01
  • Argitaratze-data: 2023/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat etorrita Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuarekin (2022ko abenduaren 22ko EHAAren 243. zenbakian argitaratutakoa), zeinetan ezarri ziren gobernantza soziosanitarioaren lurralde-definizioa eta -artikulazioa, eta bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarritzen dena.

Behin aztertuta abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazio-figurei buruzkoa, eta bereziki, 45.3 artikulua, erakundeko profesionalen artetik, Erreferente Soziosanitarioaren figura izendatzeari buruzkoa.

Lehenengoa. Jose Juan Uriarte Uriarte jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Erreferente Soziosanitario nagusi izendatzea.

Eta Eskualdeko Erreferente Soziosanitario izendatzea honako hauek:

Luis Pacheco Yáñez. Zerbitzuburua. Bilboko Eskualdea. BOMS.

Jon Lizarraga Sobrino. Zerbitzuburua. Ezkerraldeko Eskualdea. BOMS.

Izaskun Elortegi Kaiero. Zerbitzuburua. Barrualdeko Eskualdea. BOMS.

Begoña Mendibil Eguiluz. Zerbitzuburua. Uribeko Eskualdea. BOMS.

Bigarrena. Izendapenak ondorioak izango ditu 2023ko martxoaren 1etik aurrera.

Hirugarrena. Interesdunari eta Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari (Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza) Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2023ko martxoaren 1a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.