Arautegia

Inprimatu

164/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen baitira, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko azaroaren zikloko deialdiari dagokionez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Goi Mailako Teknikariak A2 lanbide-taldeko Ekonomiako Goi Mailako Teknikariak kategoriarako/lanpostu funtzionalerako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 868
  • Xedapen-zk.: 164
  • Xedapen-data: 2023/02/06
  • Argitaratze-data: 2023/02/20

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Goi Mailako Teknikariak A2 lanbide-taldeko (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak) I. eranskinean zerrendatutako kategorian/lanpostu funtzionaletarako, Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria kategoria barne (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 515/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA 238. zk.), argitara eman zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko destinoen eskaintza Goi Mailako Teknikariak A2 lanbide-taldeko Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria kategoriarako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 7ko 1007/2022 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren eta deialdian sartutako destinoen behin-behineko esleipena egin zen, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloaren deialdiko Goi Mailako Teknikariak A2 lanbide-taldeko Lan Osasuneko Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria kategoriarako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu-erakundeetako desteinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari helarazi dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak), 1309/2021 Ebazpenaren I. eranskinean jasotakoa. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

Lehenengoa. Onartzea, Ebazpen honen I. eranskinaren bidez, A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria kategoriako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak) destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko onartutakoen behin betikoen zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 515/2021 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena. Onartzea, Ebazpen honen II. eranskinaren bidez, A2 Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ekonomiako Goi Mailako Teknikaria kategoriako (Kudeaketako Langileen Epaimahaira atxikitako kategoriak) destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko baztertutakoen behin betikoen zerrenda. Hain zuzen, destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 515/2021 Ebazpenean daude jasota.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinaren bidez argitara emateko agintzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 515/2021 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena. Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena. Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago Osakidetzan, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori konputatzeko, betetzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetuko da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean, baldin eta behin-behineko atxikipenean badago, edo, bestela, kargua-utzi eta hurrengo egunean, baldin eta zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako barne-sustapenetan badago.

Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)