Arautegia

Inprimatu

1413/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 3757
  • Xedapen-zk.: 1413
  • Xedapen-data: 2022/07/28
  • Argitaratze-data: 2022/08/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 909/2022 Ebazpenaren bidez, Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna (Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena. Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Batzordeburua:

Titularra: Lopez Azcarraga, Nerea.

Ordezkoa: Romero Gimeno, Jose Manuel.

Lehenengo epaimahaikidea:

Titularra: Gonzalez Navajas, Ana Maria.

Ordezkoa: Cabrero Garcia, Miguel Angel.

Bigarren epaimahaikidea:

Titularra: Saldaña Gomollon, Iciar.

Ordezkoa: Fernandez Elorduy, Juan Luis.

Hirugarren epaimahaikidea:

Titularra: Villareal Aranda, Susana.

Ordezkoa: Garcia Berasategui, Maria Jesus.

Laugarren epaimahaikidea:

Titularra: Vivanco Fernandez, Rakel.

Ordezkoa: Resines Galaz, Eduardo.

Idazkaria:

Titularra: Gironi Gomez, Pedro Maria.

Ordezkoa: Lasuen Gabilondo, Jorge.