Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

140/2021 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten diren Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea zerbitzu-erakunde sanitarioari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1335
  • Xedapen-zk.: 140
  • Xedapen-data: 2021/02/03
  • Argitaratze-data: 2021/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: EAEko udalak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 1998ko ekainaren 5ean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentalari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zen.

Osakidetza ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren bidez, izen hau izango du aurrerantzean: Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko kontratazio-mahaia eguneratzeko premia sortu du, orain arte indarrean egon dena ordezteko, laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, "Ente publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontrataziomahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazioorganoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluak xedatutako jarraibideak kontuan izanda.

Sortzen diren Kontratazio Mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:

  1. Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.

  2. Bi mahaikide, kontratazioorganoak izendaturikoak.

  3. Kontratazio-organoak izendatutako mahaikide-idazkari bat, dagokion erakundeari atxikitako legelarien edo zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikarien artetik aukeratua; aholkulari juridikoaren eta mahaiko idazkariaren eginkizunak beteko ditu, eta hitza eta botoa izango ditu."

    Azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 326. artikuluan lege horren bidez 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/UE eta 2014/24/UE Zuzentarauak Espainiako antolamendu juridikorako transposizioa egiten dute aurreikusitako ondorioetarako:

    1. Kontratatzeko eskumena Kontratazio Batzorde bati dagokionean izan ezik, prozedura hauetan: irekiak, ireki sinplifikatuak, murriztuak, lehia-elkarrizketakoak, lizitazio-prozedura negoziatuak eta berrikuntzarako elkartzeko prozedurak, administrazio publikoetako kontratazio-organoek kontratazio-mahai baten laguntza izango dute. Lizitazio-iragarkirik argitaratu beharrik ez duten prozedura negoziatuetan, kontratazio-organoak hautazkoa izango du mahaia eratzea, 168. artikuluaren b) letraren 1. puntuan aurreikusitako premia larriko egoera batean oinarritzen denean izan ezik; kasu horretan, nahitaezkoa izango da mahaia eratzea. 159.6 artikuluan aipatzen diren prozeduretan ere hautazkoa izango da mahaia eratzea.

      (..)

    1. Mahaiburuak, erregelamendu bidez zehaztutako kideek eta idazkari batek osatuko dute mahaia.

      Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

Lehenengoa. Indarrik gabe uztea Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak, eta kontratazio-mahai berri bat eratzea, osaera honen arabera:

Mahaiburua:

Titularra:

Ane Miren Arregui Rego.

Ordezkoak:

Francisco José Eleta Ruiz.

Lehenengo mahaikidea:

Titularra:

María Amaya Rodríguez Arriaga.

Ordezkoak:

María Lourdes León Olano.

Bigarren mahaikidea:

Titularra:

María Ángeles Irizar Goñi.

Ordezkoak:

Serafín Macías Sánchez.

Mahaikide-idazkaria:

Titularra:

María Lourdes Pérez Pacho.

Ordezkoak:

Joana Zubia Goenaga.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikariak edo legelariak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/15 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera, administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.