Arautegia
Inprimatu1393/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Etxeko Ospitalizazioko Medikua kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 3729
- Xedapen-zk.: 1393
- Xedapen-data: 2022/07/28
- Argitaratze-data: 2022/08/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 884/2022 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Etxeko Ospitalizazioko Medikua kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena. Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Batzordeburua:
Titularra: Basterretxea Ozamiz, Andima.
Ordezkoa: Berecibar Oyarzabal, Maria Cristina.
Lehenengo epaimahaikidea:
Titularra: Aguirrezabal Rementeria, Jaione.
Ordezkoa: Catalan Martin, Vicente Eleuterio.
Bigarren epaimahaikidea:
Titularra: Apraiz Garmendia, Leire.
Ordezkoa: Gonzalez de Echevarri Ochoa, Santiago.
Hirugarren epaimahaikidea:
Titularra: Bidegain Galarraga, Mikel.
Ordezkoa: Campo Artola, Maria Angeles.
Laugarren epaimahaikidea:
Titularra: Bengoechea Martinez, Itxaso.
Ordezkoa: Irurzun Zuazabal, Josu Gotzon.
Idazkaria:
Titular: Perez Madariaga, Iñaki.
Ordezkoa: Vigiola Larrinaga, Serafin.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Aldatutakoa: 1662/2022 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, uztailaren 28ko 1393/2022 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Etxeko Ospitalizazioko Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen dena.
- Ikus: 884/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategorian (Etxeko Ospitalizazioko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
- Ikus: 1473/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez oinarri orokorrak onartzen baitira, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018-2019 urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituztenak.