Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Arautegia

Inprimatu

1086/2023 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez erreferente soziosanitarioaren funtzioak hartzen dituen pertsona izendatzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integraturako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1904
  • Xedapen-zk.: 1086
  • Xedapen-data: 2023/03/02
  • Argitaratze-data: 2023/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz (2022ko abenduaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 243. zk.), zeinak gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa ezartzen baititu eta, bereziki, gobernantza horren antolamendu funtzionala, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarrituta.

Ikusirik abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazio-figurei dagokienez, eta, bereziki, 45.3 artikulua, erakundea osatzen duten profesionalen plantillatik erreferente soziosanitarioaren figura izendatzea ezartzen duena.

Lehenengoa. Luis Ángel Gallo Estrada jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko erreferente soziosanitario izendatzea.

Bigarrena. Izendapen horrek 2023ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila).

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Barakaldo, 2023ko martxoaren 2a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.