Arautegia

Inprimatu

1036/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 2605
  • Xedapen-zk.: 1036
  • Xedapen-data: 2015/05/15
  • Argitaratze-data: 2015/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 258/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 9ko EHAAn (46. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

Lehenengoa. Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea izendatzea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari.

Bigarrena. Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.