Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

101/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean Erreferente Soziosanitarioaren eginkizunak beteko dituen pertsona izendatzen den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1766
  • Xedapen-zk.: 101
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat etorrita Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuarekin (2022ko abenduaren 22ko EHAAren 243. zenbakian argitaraturakoa), zeinetan ezarri ziren gobernantza soziosanitarioaren lurralde-definizioa eta -artikulazioa, eta bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarritzen dena.

Behin aztertuta abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazio-figurei buruzkoa, eta bereziki, 45.3 artikulua, erakundeko profesionalen artetik, Erreferente Soziosanitarioaren figura izendatzeari buruzkoa.

Lehenengoa. Maria Macarena Dominguez Valdivia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Erreferente Soziosanitario izendatzea.

Bigarrena. Izendapenak ondorioak izango ditu 2023ko martxoaren 1etik aurrera.

Hirugarrena. Interesdunari eta Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari (Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza) Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko martxoaren 8a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ALVARO IRUIN SANZ.