EAEko Musika Eskoletako irakasle berezi gisa gaitzea
Zer da gaikuntza bat?
Musikako irakasle izateko gaikuntza ezohiko prozesu bat da, eta, horren bidez, eskatutako espezialitatean irakatsi ahal izateko gaitasuna aitortzen da, prestakuntza eta lan- eta/edo irakaskuntza-esperientzia egiaztatuz.
Gaikuntza horrek, ordea, ez du esan nahi titulu ofizialik emango denik, eta ez du baliozkotze-eskubiderik edo izaera akademiko edo profesionaleko beste eskubiderik sortuko.
Musikako irakasle izateko gaikuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko musika-eskoletan irakasteko balio du.