EAEko Garraio enpresen estatistikaren definizioak

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Ondasun edo zerbitzuak produzitzen dituen unitatea, titular edo enpresa baten ardurapean, kokapen topografiko jakin batean dagoen toki, lokal edo elkarri lotutako lokal-multzo batean, ekonomia- edo gizarte-jarduera bat edo gehiago egiten duena.

Bere ezaugarriengatik jarduera horiek leku finko batean egiten ez badira (garraioa, eraikuntza, alokairuak, garbiketa, arte-jarduerak, eta abar), establezimendua jarduera horiek antolatu edo koordinatzen diren lekua da. Besterik ezean, enpresa edo titularraren baltzu-egoitza edo legezko bizilekua ere izan daiteke.

Establezimenduen jarduerari legezko euskarria ematen dien unitate juridikoa, hau da, beregaineko lege-nortasuna duen edozein elkarte, erakunde, organismo, pertsona fisiko edo edozein erakunde publiko edo pribatu, zeinaren ardurapean eta zuzendaritzapean jarduerak egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu batean edo batzuetan.

Jardueraren arduradun den titularraren edo enpresa arduradunaren lege-nortasunari dagokio, eta zerga-identifikazioko (IFZ edo NANaren zenbakia) lehen karakterearen bidez lortzen da. Honako maila hauetan sailkatzen da: pertsona fisikoa, akzio-elkartea, erantzukizun mugatuko elkartea, bestelako elkartea (ohiko talde-elkartea, komanditaelkartea, elkarte zibila, eta zehaztu gabeko beste batzuk), ondasun-erkidegoa, kooperatiba-elkartea, udal-batzarra, erakunde autonomiaduna edo antzekoa, kongregazioa edo erlijio-erakundea, estatuko edo autonomia-erkidegoetako administrazioko erakundea.

Garatutako jardueretan parte aktibo hartu duten ordaindutako pertsona kopurua, urteko batez bestekoan eta dedikazio osoko baliokidetzan.

Ordainketa dirua, ondasunen bat edo enpresa-etekinen parte izan daiteke. Era guztietako eskulana sartzen da hor: jabeak, autonomoak eta bazkide aktiboak, familia laguntzak (jarraituak edo noizbehinkakoak), alokatu finko jarraituak edo ez-jarraituak eta alokatu ez-finkoak, nahiz eta edozein arrazoi dela eta ¿gaixotasuna, amatasunbaimena, oporraldia, lanuztea, lanaldi-erregulazioa, etab.¿ aldi batean lanera ez etorri izan, baldin eta lan-lotura ez bada hautsi.

Egun osoz gauzatzen ez diren jardueretan (egun-zatikoak, sasoikoak, urtebetez beherakoak urte horretan establezimendua ireki edo itxi delako, alokatu ez-finko edo finko ez-jarraituek gauzatutakoak), pertsonal landuna zenbatekoa den kalkulatzeko, urteko batez besteko kopurua erabiltzen da.

Enpresei dagokienez, enplegua da Euskal Autonomia Erkidegoan dituen establezimenduen enpleguen batura.

Direktorioaren azken eguneratzean berri gisa sartu diren establezimenduak. Gehienak irekiera berriei dagozkie, baina kasu gutxi batzuetan aurretik benetan zeuden establezimenduak izan daitezke, ez-erroldatzearen akatsagatik aurreko direktorioan sartu ez direnak.

Direktorioaren azken eguneratzean sartu ez diren establezimenduak. Gehienak itxierei edo jarduera-uzteei dagozkie, baina kasu gutxi batzuetan aurretik benetan ez zeuden establezimenduak izan daitezke, aurreko direktorioan berrerroldatuak edo behar ez bezala jaso direnak.

Eragindako aldaketen emaitza aritmetikoa, sailkapen-aldagai bakoitzari buruz, direktorioaren azken eguneratzearen ondoren irauten duten establezimenduetan. Establezimendu batek urte batetik bestera irauten du, baldin eta funtsean beraren egitura tekniko-ekonomikoari eusten badio, nahiz eta kokapena (udalerri beraren barruan), jarduera, lege-nortasuna edo enplegua aldatu duen.

Establezimenduaren guztizko saldoa zeroz desberdina izan daiteke, baldin eta, eguneratzearen ondorioz, establezimenduren batzuek tabulazioetan agertzen ez diren jardueraren batera (etxeko zerbitzua edo lurraldez kanpoko organismoak) aldatu badira.

Emaitza aritmetikoa: Sarrerak ken Irteerak gehi Irauten duten establezimenduen saldoa. Beste hitz batzuetan, establezimenduen sortzearen (ixtearen) saldo garbia zati erreferentziako direktorioa eta aurrekoa.

Azken aldaketako data: