Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XXVI. txostena - Barne Merkataritza (2020)

Azterlanaren hogeita seigarren edizio honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen enpresa pribatuen argitalpen- eta fakturazio-datuak biltzen dira, 2020ko ekitaldi ekonomikoari dagozkionak. Txostenak, argitalpen-sektorearen egiturari buruzko datuak ez ezik, sektoreak azken urteetan bere adierazle nagusietan izan duen bilakaera ere aztertzen du: argitalpen-produkzioaren datuak, sektorearen fakturazioarenak eta liburuaren merkaturatze-kateari buruzkoak, zeina ari den etengabe bilakatzen, liburu digitalaren eta irakurketa euskarri berrien sorreraz geroztik. Azterlan honetan, argitalpen globalari nahiz euskarazko argitalpenari buruzko informazioa dago jasota.

Erreferentziazko urterako, hauek izan dira aztergai nagusiak:

  • Barne merkatuan saldutako liburuen fakturazioaren kopuru orokorra eta liburuen eskaintzari eta komertzializazioari loturiko aldagaiak.
  • Sektoreko enplegua, produkzioaren eta liburu-banaketaren antolamendu geografikoa, argitalpen-hizkuntza, liburuen salneurria, merkaturatze-bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Formatu elektronikoko liburuen argitalpen eta fakturazioari buruzko kapitulu espezifiko bat ere badago

Erabili den informazioa argitalpen enpresek eman dute, ikerketaren oinarri izan den galdetegi bat beteta. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu eman diguten laguntzagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, azterlan honetarako egin duten ezinbesteko ekarpenagatik.

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XXVI. txostena - Barne Merkataritza (2020) [PDF, 2 MB]