Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Softwarea eguneratzea

Xehetasunak

System Center Configuration Manager-en, softwarearen eguneratzeen prozesu orokorraren barruan lau fase operatibo nagusi daude: sinkronizatzea, bete al den ebaluatzea, inplementatzea eta gainbegiratzea. Sinkronizatzeko fasean, softwarearen eguneraketaren metadatuak Microsoft Update-tik sinkronizatzen dira eta guneko zerbitzariaren datu-basean txertatzen dira.

Bete al den ebaluatzeko fasean, bezero-ekipoek softwarearen eguneratzeak bete al diren aztertzen dute, eta softwarearen eguneratzeak noraino bete diren azaltzen dute. Inplementatzeko fasean, bezeroetan softwarearen eguneratzeak eskuz edo automatikoki inplementatzen dira. Azkenik, gainbegiratzeko fasean, softwarearen eguneratzea inplementatzeko lana bete al den gainbegiratzen da modu jarraituan.

Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua Fabrikatzailea Aukera librea
Microsoft SCCM (System Center Configuration Manager ) 2.0 SP3 2012 SP1 Microsoft OCS Inventory v1.0.2, GLPI v0.71
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)