Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Proiektuen kudeaketa

Xehetasunak

Proiektuen kudeaketa baliabideak planeatu, antolatu, motibatu eta kontrolatzean datzan diziplina da, asmoa helburu bat edo batzuk lortzea dela. Proiektu bat aldi baterako ekintza da, definitutako hasiera bat eta amaiera batu dauzkan produktu, zerbitzu edo emaitza bakar bat sortzeko diseinatu dena (normalean mugatuta dago denboraren, kostuen eta/edo entregagaien aldetik). Ekintza hori, helburu bakarrak lortzeko hasten da, eta emaitza gisa aldaketa positibo bat sortuko da edo balioa erantsiko da.

Proiektuak administratzeko softwarea softwarearen ingeniaritzan erabiltzen den terminoa da, eta termino horrek zenbait software mota estaltzen ditu, besteak beste proiektuak planifikatzeko eta aurrekontuak maneiatu eta kontrolatzeko, baliabideak esleitzeko erabiltzen dena, elkarlanerako softwarea, komunikaziorako, kalitatea eta dokumentazioa hobetzeko edo sistemak administratzeko softwarea; halako softwareak erabiltzen dira proiektu handi batek berekin dakarren konplexutasuna maneiatzeko.

Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua
Fabrikatzailea Aukera librea
Microsoft Project 2003 2010 SP1 Microsoft OpenProj v1.4, Dotproject v2.1.2
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)