Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Proba funtzionalak eta karga-probak

Xehetasunak

Software-sistemen funtzioak balidatzeko eta onartutako karga-mugak detektatzeko tresnak.

  • Proba funtzional bat aurretiaz softwarerako diseinatutako funtzionaltasunen exekuzio, berrikuspen eta atzeraelikaduran oinarritutako proba bat da. Proba funtzionalak egiteko, proba-ereduak diseinatzen dira. Eredu horien helburua da pakete informatikoak dauzkan aukeretako bakoitza ebaluatzea. Beste modu batean esanda proba espezifikoak, zehatzak eta exhaustiboak dira, softwareak zer egin behar duen eta, batez ere, zer zehaztu den eta horixe egiten duela probatzeko eta balidatzeko.
  • Karga-probak honela egiten dira: guneak, funtzionatzen ari dela, izango duenaren antzeko lan-karga bat eta lan-karga handiago bat simulatzen da. Horrela detektatzen da ea instalatuta dagoen softwareak (programak eta aplikazioak) aldi bereko erabiltzaile askoren eskakizunak betetzen dituen eta ea hardwarea (zerbitzaria eta sareen ekipamendu konputazionala, eta hori guztia Internetera konektatzen duen lotura) espero den bisita-kopuruari eusteko gai den.
Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua Fabrikatzailea Aukera librea
LoadRunner 12.5 Hewlett-Packard Apache Jmeter v2.3.2
BadBoy 2.1.3,2.2 2.2.5 BadBoy Software Apache Jmeter v2.3.2
Jmeter 2.10,2.12 3.1 Apache Software
Selenium Webdriver 3.3.1 Komunitateak mantentzen duen software librea Apache Jmeter v2.3.2
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)