Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

PLATEA Webgunea

Xehetasunak

Estandar horren edukia honako aurkibide honen arabera egituratzen da. Aurkibidearen atalak geroago azalduko dira:

Atarikoa

[PLATEA Webgunea]ren premisak

  • 1. premisa: Web edukien eta Atarien arteko bereizketa
  • 2. premisa: Web edukiaren eredu bateratua
  • 3. premisa: Etiketekin katalogatzea
  • 4. premisa: Modu estatikoan sortzea
  • 5. premisa: Azpiegitura ez-intrusiboa

Osagaiak

  • Web edukien kudeatzailea
  • Atarien kudeatzailea
  • Argitaratzailea
  • Katalogazio-ardatzen kudeatzailea
  • Web aliasen kudeatzailea
  • Interneteko informazioaren entrega
  • Indexatzailea / Bilatzailea
  • Edukien / APIen sindikazioa

 

Atarikoa

Ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzkoak, kudeaketako eredu deszentralizatua definitzen du. Eredu horren aplikazio-eremuak barnean hartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, erakunde autonomoak eta zuzenbide pribatuko Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoa, bai eta beste erakunde publiko batzuk, baldin eta erakunde horiekin arlo horretan lankidetzarako eta koordinaziorako akordioak egiten badira.

Web presentziarako eredua azpiegitura teknologiko komun batean –PLATEA Webgunea- oinarritzen da. Azpiegitura horrek honako arlo hauek estaltzen ditu:

Web edukien kudeaketa Web edukien bizi-zikloa kudeatzea
Web atarien kudeaketa Web edukiak ikusteko bidea ematen duten web orrien bizi-zikloa kudeatzea
Argitaratzailea Gune publikoan kopiatzen ditu [Edukien kudeatzaileak] eta [Atarien kudeatzaileak] barneko gune babestuan sortutako aktiboak (fitxategiak)
Katalogazio-taxonomien (ardatzak) kudeaketa Taxonomia normalizatuak administratzea; taxonomia horietan web edukiak katalogatzen dira, eduki horiek errazago kokatzeko
Web aliasen kudeaketa Web edukiekin bateragarriak diren URLak administratzea
Informazioa webean entregatzea Webetik informazioa eskuratzeko modua aurkeztu eta antolatzea
Bilatzailea / Indexatzailea Web edukiak kokatzea, negozioaren araberako irizpideetan edo testu librean oinarrituta
Edukien / APIen sindikazioa Web edukia inportatzea kanpoko iturrietatik PLATEA Webguneko modulu guztien funtzionaltasuna erabiltzea hirugarren aplikazioetatik

Tresna horizontal horiek nahitaez erabili behar dira egoera hauetan:

  • 108/2004 Dekretua, Interneten egoteko eredua arautzen duena, bete behar duten sailek edo erakunde autonomoek bultzatzen dituzten ekimenetan
  • Atariak, tramitazioak edo «euskadi.eus» atari-sarean argitaratutako informazioa hedatzeko ekimenetan
  • «jakina.ejgv.jaso» intraneteko atariaren ekimenetan

[PLATEA Webgunea]ren premisak

Eusko Jaurlaritzaren Interneteko Presentzia Ereduaren (PLATEA-Webgunea) Euskarriko Tresnen arkitektura osoa honako premisa arkitektoniko / teknologiko hauetan oinarritzen da:

1. premisa: Web edukien eta Atarien arteko bereizketa

  • Web edukia Informazio egituratua edo desegituratua, webgunean eskuratzeko argitaratzen dena.
  • Web ataria Nabigazio elementuetan oinarrituta (menuak, nabarmenak, zerrendak eta abar) web edukien eskuraketa antolatzen duten orrien multzoa.  

Bereizketa osoa dago edukien eta atarien artean:

  • Antolaketaren ikuspegitik, atariak kudeatzen dituzten pertsonak eta edukiak kudeatzen dituztenak diferenteak dira, zeregin diferenteak eta lan diferenteak dauzkate.
    • Web edukiak kudeatzen dituzten pertsonen jardueraren ardatza, webgunean argitaratuko den informazioa ekoiztea da, baina pertsona horiek ez dakite nondik kontsumituko den informazioa: ez dakite zein atari edo orritan agertuko den informazio hori. Hala, euren egitekoa da webgunea elikatzeko «oinarrizko materiala» lantzea
    • Atariak kudeatzen dituzten pertsonen jardueraren ardatza, erakunde osoan apurka modu deszentralizatuan sortu diren web edukiak atariko orrietan erreferentziatzea da. Hala, euren egitekoa da atariko orriak osatzea, eta edukiak eskuratzeko modurik onena antolatzea.
  • Ikuspuntu teknologikotik web edukiak kudeatzeko eta atariak kudeatzeko tresnak guztiz bereizita daude.
    • Edukiak kudeatzeko tresnari esker hainbat motatako informazioa, egituratua nahiz egituratu gabea, modu errazean eta ezagutza teknikorik behar izan gabe sortu, editatu eta argitaratu ahal da.
    • Atariak kudeatzeko tresnari esker atariko orriak konfiguratu ahal dira: orrien itxura, baita orrien bitartez ikusi ahal diren edukiak edo egin ahal diren bilaketak.

    2. premisa: Web edukiaren eredu bateratua

    [PLATEA-Webgunea]n kudeatutako eduki guztiak eduki bateratuko eredu bati egokitzen zaizkio; eredu horretan honako hau biltzen da:

    Informazioaren egitura logikoa [Eduki bat] hainbat [hizkuntz bertsio] elkartzen duen unitate logikoa da.
    Eduki baten gutxieneko metaDatuak (datuak) edo metaDatu (datu) arruntak
    • [Edukia]ri dagokionez, meta-datu batzuk edozein [hizkuntza-bertsio]ri aplikatzen zaizkio, adibidez katalogazioa, edukiaren tipologia edo argitalpen data
    • [Hizkuntza-bertsioa]ri dagokionez meta-datu batzuk [hizkuntza-bertsio] horri soilik aplikatzen zaizkio, adibidez izena edo deskribapena

    3. premisa: Etiketekin katalogatzea

    Web eduki guztiak eta atariko orri guztiak katalogatzen dira, eta horretarako katalogazio-etiketa batzuk erabiltzen dira. Etiketa horiek aplikazio zentralizatu batean mantentzen dira: Katalogazio-ardatzak.

    Etiketa bat, esanahirik gabeko identifikatzailea (oid) da; identifikatzaile horren bere atzean hainbat termino gordetzen du, hainbat hizkuntzatan:

    Katalogazioko ardatzak (taxonomiak) aplikatuz, eskura jartzen dira katalogazioko etiketak hautatzeko eta etiketa horiek mantentzeko tresnak.

    Etiketak errazago hautatzeko, etiketa horiek ardatzetan/taxonomietan antolatzen dira. Ardatz edo taxonomia horiek besterik gabe etiketen aita-semea erako egiturak dira, eta horiei esker erabiltzaileak etiketak modu erosoagoan eskuratu ahal ditu.

    4. premisa: Modu estatikoan sortzea

    Fidagarritasun eta azkartasun handiagoa lortzeko eta entregaren konplexutasun teknikoa murrizteko, atariaren edukiak nahiz orriak HTML estatikoan sortzen dira, eta HTML hori web zerbitzari batek (apache) soilik jartzen du eskura.

    Aplikazioen zerbitzariek atarien zati dinamikoetan soilik esku hartzen dute, bilaketak egiteari eta aplikazioak exekutatzeari dagokienez, alegia.

    Orokorrean, sistemaren funtzionamendua honela laburbiltzen da: intranet/estranet lan-eremuan, web edukien / atarien kudeaketarako tresnek HTML eta erantsiak sortzen dituzte, eta horiek hedatu egiten dira (argitaratzen dira) Internet entregarako gunera, eta gune horretatik web zerbitzariek eskura jartzen dituzte.

    5. premisa: Azpiegitura ez-intrusiboa

    Azpiegiturak ez ditu baldintzatu behar Eusko Jaurlaritzarentzat eta haren erakunde autonomoentzat web aplikazioak garatzeko erabiltzen diren teknologiak.

    Osagaiak

    Web edukien kudeatzailea

    [Web edukien kudeatzailea] tresna bat dat, honako helburu hauek dauzkana:

    • Webean (intranet / internet) argitaratutako informazio guztiaren gordailua izatea
    • Web edukien bizi-zikloa kudeatzea: sortzea, editatzea eta argitaratzea / desargitaratzea
    • Webean argitaratutako informazioan gutxieneko kalitate-maila ziurtatzea, honako hau oinarri hartuta:
      • Informazioaren eredu logiko bat normalizatzea
      • Eduki guztietarako gutxieneko meta-datu batzuk normalizatzea
      • Eduki mota egituratuak eskura jartzea; eduki horiek agerian jarriko dituzten Administrazioaren negozio batzuk eta besteak (zerbitzuak, giza baliabideak, araudia, prentsa eta komunikazioa eta abar)
      • Argitaratutako informazioaren irisgarritasuna eta erabilgarritasuna optimizatzen saiatzea
    • Azken erabiltzailearen tresnak eskura jartzea, inolako ezagutza teknikorik izan gabe web edukiak sortzeko, editatzeko eta argitaratzeko

    [Web edukien kudeatzailea]n honako hauek daude:

    • [Azken erabiltzailearen interfaze] (UI) ugari, [eduki motak] editatzeko, negoziotik hurbilen dagoen ikuspuntutik –eta ez web edukien ikuspuntutik-
    • Azken erabiltzailearen interfazeak osagai arruntetarako, adibidez fitxategiak kudeatzea, web aliasak konfiguratzea, etiketekin katalogatzea, katalogazio geografikoa egitea eta abar.

    [Web edukien kudeatzailea] modu banatuan erabiltzen da erakunde osoan. Hain zuzen ere, erakunde horrek bere eguneroko lanean edukiak ekartzen ditu webgunera, edozein [web ekimenek] berrerabil ditzan

    Atarien kudeatzailea

    [Atarien kudeatzailea] [web ekimenek] erabiltzen duten tresna bat da, [Web edukien kudeatzailea]ren antzeko helburuekin:

    • [Web edukia]k eskuratzeko modua egituratzen duten orri guztien gordailua izatea (gogora ekarri behar da [PLATEA-Webgunea]ren premisa arkitektonikoen premisa, [edukiak] eta [atari-orriak] modu diferenteak kudeatzen direla eta batzuek eta besteek bizi-ziklo erabat diferenteak dituztela dioen premisa, alegia)
    • Web orrien bizi-zikloa kudeatzea: sortzea, editatzea eta argitaratzea / desargitaratzea
    • Webean argitaratutako informazioan gutxieneko kalitate-maila ziurtatzea, honako hau oinarri hartuta:
      • Informazioaren eredu logiko bat normalizatzea
      • Eduki guztietarako gutxieneko meta-datu batzuk normalizatzea
      • Osagai arrunt batzuk (widgetak edo gune bisualak) eskura jartzea, adibidez menuak, edukien zerrendak, nabarmenak eta abar; osagai horien bidez honako hau egin ahal da:
        • Azken erabiltzaileen informazioa kudeatzea ezagutza teknikorik eduki behar izan gabe
        • Ekimenaren irudi korporatiboa ziurtatzea
        • argitaratutako informazioaren irisgarritasuna eta erabilgarritasuna optimizatzea

    [Web edukien kudeatzailea] erakundeko ehunka pertsonek erabiltzen dute egunero; [Atarien kudeatzailea], aldiz, saileko [Web kudeatzaileek] eta web diseinuan espezializatutako kanpoko enpresek soilik erabiltzen dute, bereziki eta intentsitate handiz ekimenak sortzen direnean; ekimena abian jarritakoan, [Atarien kudeatzailea] noizean behin erabiltzen da, menuen edo nabarmendutako gauzen aukeretan eguneraketa txikiak soil-soilik egiteko erabiltzen baita.

    Webgunea «automatikoki» mantentzen eta eguneratzen da, [Atarien kudeatzailea] erabili behar izan gabe; izan ere, erakunde osoan egunero sortzen diren [web edukiekin] elikatzen da

    Argitaratzailea

    Argitaratzailea tresna bat da. Gune publikoan, zeinetara sartzen diren webeko erabiltzaileak, [Edukien kudeatzaileak] eta [Atarien kudeatzaileak] barneko gune babestuan sortutako aktiboak (fitxategiak) kopiatu egiten ditu.

    Katalogazio-ardatzen kudeatzailea

    [Etiketak] [PLATEA Webgune]ko atalik garrantzitsuenetako bat dira; izan ere, aktiboak tipifikatzeko oinarri normalizatu eta bateratua erakunde oso baten eskura jartzen dute; oinarri horri esker:

    • Informazioa hainbat [web ekimen]etan berrerabili ahal da, edukien eguneraketa automatizatzeko aukera dagoelako
    • Bilaketak errazago egin ahal dira, bilaketa horiek identifikatzaile bakarretan oinarritzen direlako eta ez testu askean

    Katalogazio Ardatzen Kudeatzailea]n web edukiekin eta atariko orriekin lotzen diren [etiketak] mantentzen dira, bilaketak errazteko.

    Administrazioaren ezagutza-arlo/negozio bati lotutako [etiketak] [poltsa]tan taldekatzen dira

    Katalogatzerakoan erabiltzaileari [etiketak] hautatzeko lana errazteko, etiketa horiek katalogazio-[ardatz]etan egituratzen dira. Ardatz horiek [etiketen][taxonomiak] edo egitura hierarkikoak (aita-semea)besterik ez dira

    Web aliasen kudeatzailea

    [PLATEA-Webgunea]n sortutako URLak deskribatzeko kontuan hartu behar dira zenbait inguruabar:

    • [PLATEA-Webgunea] aurretiaz sortutako fitxategien (HTML) entregan oinarritzen da; hala, argitaratutako baliabideek egitura homogeneoa duen URL bat daukate; egitura horrek nola edo hala karpeten eta fitxategien egitura fisikoa islatzen du.
    • [Atariko orriak] eta [web edukiak] baliabide independenteak dira alderdi teknikoan eta antolaketa-alderdian
    • Webgunearen bistaratze-osagaia web eduki/aplikazio berbera edozein ataritan erakusteko gai da

    [PLATEA-Webgunea]k sortutako edozein URLk honako egitura orokor hau dauka:

    Webgunea Ataria - Orria Hizkuntza Baliabidea

    Hona hemen zenbait adibide:

    Zerbitzua URL
    Edukia
    JAVA aplikazioa
    ASP aplikazioa

    Aurreko URLak URL fisikoak (kanonikoak) dira eta desabantaila batzuk dauzkate:

    • Barneko egitura fisikoa erakusten dute
    • EZ dira «lagunkoiak» azken erabiltzaileentzat
    • EZ dute daturik azaltzen azpian dagoen informazioari buruz  

    Arazo horiek konpontzeko, [PLATEA-Webgunea]k aukera ematen du URL lagunkoiak (friendly URLs edo cool-URIs) URL fisikoekin lotzeko. Adib: https://www.euskadi.eus/nireordainketa     

    URL-fisikoa<-> URL lagunkoia elkarketa horren kudeaketa [Web aliasen kudeatzailea]n egiten da

    Aurreko URL horien desabantaila da batzuetan oso luzeak direla; hori kaltegarria da halakoak testu-edukiera gutxiko bitartekoetan erabiltzean, adibidez SMSetan. Egoera hori konpontzeko, [Web aliasen kudeatzailea]n erabilera orokorreko URLen laburtzaile bat (URL shortener) ere sartzea planifikatu da; hala, edozein baliabiderik url labur bat lotu ahalko zaio, adibidez: http://short.eus/a42ks2

    Informazioa webean entregatzea

    [Web Edukien Kudeatzailea]k zein [Atarien Kudeatzailea]k HTML fitxategiak sortzen dituzte, eta fitxategi horiek argitaratzen dira (kopiatzen dira [Argitaratzailea] erabiliz)

    Webgunean nabigatzen ari den azken erabiltzailearentzako informazioa aurkezteko, nahikoak dira web zerbitzari batzuk. Horrela honako hau bermatzen da:

    Entregaren abiadura EZ da inolako prozesurik egin behar HTMLa sortzeko)
    Fidagarritasuna Entregan web zerbitzariak soilik esku hartzen du; EZ dute parte hartzen aplikazioen zerbitzariek, datu-baseek integrazio-zerbitzariek eta abarrek
    Erabilgarritasuna Oso erraza da zeharo erabilgarri dagoen entregarako azpiegitura bat edukitzea, nahikoa delako web zerbitzari gehiago gehitzea (hori benetan erraza da)
    Gertakizuna Zerbitzua berrezartzea benetan erraza da aurretiaz sortutako HTML fitxategiak eskura badaude; nahikoa da web zerbitzari bat muntatzea
    Segurtasuna

    Aurretiaz sortutako HTMLa zerbitzatzen da, saiorik gabea, eta sortzeko lanaren errutinetan ezin da erabili SQL-Injection, session hijacking, parameter tampering, edo beste edozein teknika

    Arrisku bakarra, web zerbitzariaren beraren kontrola hartzea da

    [PLATEA-Webgune]k sortutako webaren zatirik handiena aurretiaz sortutako HTMLan oinarritzen da, baina dinamikoak diren bi zati daude:

    Bilaketak Aplikazioen zerbitzari bat erabiltzea eskatzen dute, [Bilatzailea]ren aurkako queryak (autonomy) exekutatzeko eta aurkezteko
    Negozio-aplikazioak Dinamikoak dira berez, eta aplikazioen zerbitzariak, datu-baseak eta abar erabiltzea eskatzen dute

    Halako baliabide dinamikoak atariko orri batean integratzeko, [PLATEA-Webgune]ko [Atarien Kudeatzailea]k [Visual Container Eremua] dauka:

    [Visual Container Eremua]k edozein aplikazio-mota integratu ahal du, eta aplikazio hori ez da zertan egokitu atarian integratzeko, hau da, aplikazioa garatu / eskuratu ahal da atarian integratuko dela kontuan hartu gabe; geroago, [PLATEA-Webgune]ko [orrien bistaratzea]ren bitartez hautatutako orria integratuko da

    Indexatzailea / Bilatzailea

    Honako honetan datza indexazioa:

    Indexatu beharreko jatorrizko objektuari buruzko informazioa biltzea Jatorrizko informazioa datu-base erlazional batean egon daiteke, edo bestela edukien kudeatzailearen fitxategietan edo beste edozein euskarritan
    Informazioa egokitzea bilatzailean indexatu ahal izateko

    Informazioa egokitzea honako honetan datza normalean:

    1. Informazioa egituratzea dokumentutan eta eremutan: Bilatzaileek normalean informazioa ez dute egituratzen formatu erlazional batean; aitzitik, eremuak barnean dauzkaten dokumentuak (meta-datuak) informazioarekin indexatzen dituzte. Ohikoena da informazioak jatorrian erlazionatutako objektuen egitura logikoa izatea (normalean datu-base erlazional batean biltegiratutako objektuak); beraz, eredu logiko erlazional hori eraldatu behar da, dokumentuan/eremuetan oinarritutako formatu logiko bat bilakatuz
    2. Dokumentua/eremuak eredu logikoa bilatzailearen indexazio-moduluak onar dezakeen formatu fisiko bilakatzea; normalean formatu fisiko hori XML edo JSON formatua da Autonomyren, PLATEA-Webgunean erabilitako bilatzailearen kasuan, dokumentua/eremua eredu logikoaren formatu fisiko hori IDX fitxategi bat da
    Sarrerako informazioa bilaketako motorraren indexazio-modulura helaraztea

    Bilatzaileak onartzen duen dokumentua/eremuak eredu logikoaren formatu fisikoa daukagunean, bilatzaileak hainbat metodo dauka indexatu beharreko dokumentuak “irensteko”:

    • REST interfazea, HTTP bidez
    • Fitxategien aztarnaria (crawler)

    PLATEA-Webgunean, Autonomy elikatzeko bigarren metodo hori erabiltzen da: meta-datuen informazioa (fields) daukaten IDX fitxategiak webgunean argitaratzen dira edukiarekin batera; autonomy-ko crawling modulu bat (FileSystemFetch) argitaratutako eduki guztietan zehar ibiltzen da eta idx fitxategiak indexatzen ditu

    Indexatzea

    Orokorrean bi kasu daude:

    • Egituratu gabeko informazioa (testu askea), indexatzaileak testutik tokenak ateratzen ditu (hitzen erroa) eta token horiek indexatzen ditu, zein dokumenturi dagozkion eta dokumentu horrekin lotuta.
    • Informazio egituratua (gakoak) indexatzaileak besterik gabe gakoa dagoen moduan indexatzen du, jatorrizko dokumentuari lotuta.

    Bilatzaileak aurretiaz indexatu diren dokumentuak erabiltzen ditu, bi motatako bilaketak egin ahal izan daitezen:  

    Testu askea Bilaketa-motorrak indizean kokatzen ditu bilatutako testua barnean daukaten dokumentuak, hurbilketa-gradu jakin batekin
    Negozio-datuetan oinarrituta Antz handiagoa dauka datu-base erlazional batean egindako bilaketarekin. Bertan iragazkietarako irizpideen konbinaketa bat ezartzen da metadatuen gainean (adibidez, meta datu baten balioa eta emandako balio bat berdinak izan daitezela)

    Edukien / APIen sindikazioa

    [Edukien Kudeatzailea]k zein [Atarien Kudeatzailea] zein [Katalogazio Etiketen Kudeatzailea] azken erabiltzailearen interfazeak (UI) eskaintzen dituzte web edukien edo atariko orrien bizi-zikloa kudeatzeko.

    Hala ere, egoera batzuetan azken erabiltzailearen interfazea zuzenean erabiltzea EZ da aukerarik onena edo ez da aukera bideragarria; hona hemen egoera horien adibideak:

    Negozio zehatz bat kudeatzen duen saileko aplikazio bat lehendik dago, eta web edukiak beste zati bat edo lanetik eratorritako bat dira

    Adib.: Erregistro publiko bat kudeatzeko aplikazio batek fitxa bat argitaratu nahi du erregistroko inskripzio bakoitzerako

    Ziurrenik, mota horretako aplikazioek informazio gehiago kudeatzen dute webgunean argitaratzen dena baino, eta gainera, modelatzen duten negozio-logikak ez du zerikusirik web argitalpenarekin (adib.: espedienteen kudeaketa)
    Webgunean argitaratu beharreko datuak barneko gordailu batean daude (adib.: Datu-basea edo fitxategi-sistemak) Fitxa bat argitaratu nahi da datu horietako bakoitzerako, baina EZ da aplikazio bat sortu nahi informazioa atzitzeko, informazioa estatiko samarra delako (datuak ez dira aldatzen)
    Ad-hoc erabiltzaile-interfazea, web edukiak kudeatzeko Bizi-ziklo propioa daukaten negozio jakin batzuetan, web edukiak kudeatzean baliteke erabiltzaile-interfaze propioko tresna bat behar izatea, bizi-ziklo horren berezitasunei egokitutako tresna

    Aurreko egoera horietako edozeini erantzuna emateko, [PLATEA-Webgunea]k bi mekanismo eskaintzen ditu:

    Edukien sindikazioa [PLATEA-Webgunea]rekin informazioa trukatzeko fitxategi-formatu estandarra dago: inportatu beharreko aktiboak dauzkan ZIP fitxategi bat eta (meta)datuak biltzen dituzten XML fitxategiak.
    APIa Aplikazioek Java API bat (R01M) erabili ahal dute [PLATEA-Webgune]ko negozio-nukleoen maila txikiko edozein funtzionaltasun inbokatzeko (hain zuzen ere, PLATEA-Webgunearen erabiltzaile-interfazeak berak API horretan oinarrituta taxutzen dira)

    Ez da aplikatzen

    • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)