Eusko Jaurlaritza

Nire Kudeketak laguntza-bideoak

  • Nire kudeaketak webgunearen orrialde nagusian "espedienteak" izena duen atala aurkituko dugu. Lotura honetan sartuko gara espedienteekin zerikusia duen eragiketa burutzeko.
  • Hemen orrialdearen eskuinean dagoen loturaren bitartez espediteen bilaketa egin ahal izango dugu.
  • Irizpidea erabiliz irekita zein itxita dauden edozein txostenen bilaketa egin dezakegu.
  • Era berean, ezkerrean aurkituko dugun "espediente" sarbidean zuzenean Administrazioarekin ditugun espediente guztiak ikusiko ditugu eta zein egoeran aurkitzen diren ere jakin ahal izango dugu.
  • Espedientearen bizialdia eta araudiak ikusi ahal izango ditugu.
  • Halaber, orrialdearen erdigunean beste hainbat ekintza burutu ditzakegu; adibidez, atzerapen bat eska dezakegu edo dokumentazioa gehitu.
  • Ezestea egiteko aukera ere izango dugu, orrialdearen behekaldeko loturan klik eginez.
  • Jakinarazpenetarako edozein datu aldatzeko aukera izango genuke, baita aurretik aukeratu dugun hizkuntza ere.

  • Nahiz eta izapidea martxan egon dokumentazio berria gehitu eta datuak aldatu ahal izango ditugu. Horretarako, Nire kudeaketak webgunean sartuko gara.
  • Identifikatu ondoren, txostenera sartuko gara.
  • Agiri berriak gehitu ahal izateko "agiriak aurkeztea" eta "hurrengoa" botoiak sakatuko ditugu.
  • Dokumentuaren deskribapena bete ondoren, "ados" botoia sakatu.
  • Ondoren, leihatila bat irekiko da eta gure ordenagailuan dauden dokumentuetatik gehitu nahi dugun agiria aukeratu ahal izateko.
  • Gure ordenagailuan dauden dokumentuak bilatzeko "arakatu" edo "examinar" botoia sakatuko dugu.
  • Behin aurkituta, "dokumentua gehitu" sakatuko dugu eta jarraian "dokumentua erantsi" eta "hurrengoa" sakatu.
  • Automatikoki, agiria gure eskaerari atxikituko zaio.
  • Orain, formularioa agertuko zaigu eta ados egonez gero sinatu clickatuko dugu.
  • Behin sinatuta, "eskaera bidali" botoia sakatu baino ez dugu egin behar.
  • Azkenik, ziurtagiria eduki nahi badugu, "lortu erregistroaren ziurtagiria" sakatuko dugu.
  • Lehenik eta behin, internet-eko helbide honetara sartuko gara: www.euskadi.eus/nirekudeaketak
  • Jarraian, ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatzea eskatuko digute.
  • Txartela ordenagailuaren irakurgailuan sartu eta “jarraitu” loturan klikatu ondoren, PIN kodea sartu beharko ditugu.
  • "Jakinarazpenak eta komunikazioak" atalean, Administrazioak bidali dezakeen edozein informazioa ikusi ahal izango dugu.
  • Gainera jakinarazpenak eta komunikazioal bilatzeko aukera izango dugu.
  • Bilaletak irizpide desberdinen bidez egin daitezke: hitz gakoa, estatua, erabilgarri jartzeko data, pertsonaren IFZ-a edo espedientearen zenbakiaren bidez.
  • Bidalitako jakinarazpena irakurtzeko, espedientean dagoen "jakinarazpenak jaso" lotura sakatu beharko dugu.
  • "Jakinarazpenak eta komunikazioak" ontzian, "jakinarazi beharreko egintzak", "espedientea", "erabilgarri jartzeko data eta ordua" eta "organo kudeatzailea" ikusteko aukera izango dugu.
  • Jakinarazi beharreko egintzan sartzeko, "zuzentzeko errekerimendua" delakoaren gainean sakatuko dugu. Hemen ere, Administrazioak sinatutako jakinarazpen-mezua ikusteko aukera dugu.
  • Jakinarazpenaren edukia irakurri nahi badugu, "jakinarazpena irakurri" sakatuko dugu eta era elektronikoan sinatzeko eskatuko digute.
  • "Sinatu" sakatu eta PIN kodea sartuko dugu.
  • Jarraian, jakinarazpen dokumentua agertuko da. Gainean klikatuz gero, edukia ikusi ahal izango dugu.
  • Gainera, jakinarazpena gordetzeko aukera izango dugu, "gorde jakinarazpena" lotura sakatuz gero.
  • Frogagiria gordetzeko aukera ere izango dugu.
  • Espedientearen ontzira itzultzen bagara, jakinarazpen bat jaso ondoren egin daitezkeen ekintzak ikusiko ditugu. Eta espedientearen izenaren gainean sakatuz gero, egindako izapide guztiak agertuko dira.