Negozioaren jarraitutasun-plana
Xehetasunak
Zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko, negozioaren jarraitutasun-plana dago. Plan hori izaera zikliko eta jarraitua duen prozesu baten bidez kudeatzen da, esleituta dauden arduradunekin, eta aldian-aldian definitzen eta berrikusten diren prozedurekin. Prozesu hori Business Continuity Institute-ren (BCI) «Negozioaren jarraipena kudeatzeko bizitza-zikloa» gidan oinarritzen da, eta ITILari (Information Technology Infrastructure Library) eta jarraipena kudeatzeko jardunbide egokiei jarraitzen die.
Jarraitutasun ereduan zerbitzuak berreskuratzeko banakako planak daude, bai eta zerbitzu horien euskarri diren azpiegituretarako kontingentziako eta berreskurapeneko planak ere, eta horiez gain negozioaren jarraitutasun-planeko osagai batzuen eta besteen arteko erreferentziarako eta harremanetarako esparru bat.
Sistemak, diseinuaren hasierako faseetatik, taularen kategoria batean edo bestean kategorizatzen dira:
- Platinoa: mendekotasun teknologiko handia duten izaera horizontaleko hardware- edo software-azpiegiturak. Erabiltzaile guztiek erabiltzen dituzten zerbitzu teknologikoak
- Urrea: hondamendi larria gertatzekotan 24 ordu baino lehenago berreskuratzen diren informazio-sistemak edota aplikazioak. Leihatilan erabiltzaileei arreta eskaintzeko ezinbestekoak diren informazio-sistemak edo aplikazioak
- Zilarra: Administrazioan horizontalki zabaltzen diren informazio-sistemak edo aplikazioak
- Brontzea: sailkako edozein informazio-sistema, hiritarrentzako 24x7 erabilgarritasuna izan arren, hondamendi larria gertatzen bada 48 ordu baino beranduago berreskura daitekeena, eskainitako zerbitzuak eragin txikia baitu
«Platinozko» ustiapena
- Gertaerarik baldago berreskuratzen den lehen multzoa
- Zerbitzua galtzen bada, gertaera larrietarako protokoloaren aktibazioa
- Sistema berreskuratzeko prozedura zehatza (ZJP)
- Urtean 2 gertaera-simulakro egiten dira eta berreskuratze-prozedura aplikatzen da; bata sistemaren beraren simulakro partziala da, eta bestea sistema guztiena, osoa
- ZJPa berreskuratzeko koordinatzailea
- Datuen erreplikazio sinkronikoa
- Platinozko sistemetarako hardware- eta software-azpiegitura dedikatua
«Urrezko» ustiapena
- Gertaerarik badago berreskuratzen den bigarren multzoa, platinozko sistemen ondoren
- Zerbitzua galtzen bada, gertaera larrietarako protokoloaren aktibazioa
- Sistema berreskuratzeko prozedura zehatza (ZJP)
- Urtean 2 gertaera-simulakro egiten dira eta berreskuratze-prozedura aplikatzen da; bata sistemaren beraren simulakro partziala da, eta bestea sistema guztiena, osoa
- ZJPa berreskuratzeko koordinatzailea
- Datuen erreplikazio sinkronikoa
- Software-azpiegitura dedikatua
«Zilarrezko» ustiapena
- Gertaerarik badago berreskuratzen den hirugarren multzoa, urrezko sistemen ondoren
- Gertaera-simulakro bat urtean, sistema hori duten azpiegiturak berreskuratzeko prozedurak aplikatuz
- Hardware- eta software-azpiegitura konpartitua
«Brontzezko» ustiapena
- Gertaerarik badago berreskuratzen den laugarren multzoa, zilarrezko sistemen ondoren
- Gertaera-simulakro bat urtean dagokien sistemetan, sistema hori duten azpiegiturak berreskuratzeko prozedurak aplikatuz
- Hardware- eta software-azpiegitura konpartitua
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)