MAN/WAN - «Backbone» zerbitzuak
Xehetasunak
- Taldea: Azpiegitura-zerbitzuak
- Arloa: Sareko zerbitzuak
Sare metropolitarra (MAN, ingelesezko siglak: Metropolitan Area Network) eremu geografiko zabala hartzen duen abiadura handiko sarea (banda zabala) da. Datuen, ahotsaren eta bideoaren transmisioaren bitartez integraziorako ahalmena ematen du, transmisiorako hainbat bitarteko erabiliz, adibidez zuntz optikoa eta pare bihurritua. Kobrezko parea da munduko sarerik handiena, eta alternatiba hobezina da sare metropolitarrak sortzeko, latentzia txikia daukalako (1 eta 50 ms bitartean), oso egonkorra delako eta interferentzia radioelektrikorik ez daukalako. Sare horiek 10 Mbit/s edo 20 Mbit/s-ko abiadurak eskaintzen dituzte kobrezko pareen gainean, eta 100 Mbit/s, 1 Gbit/s eta 10 Gbit/s-ko abiadurak zuntz optikoaren bitartez.
Hedadura zabaleko sarea edo WAN, (Wide Area Network ingelesez) sarea hainbat tokiko sare lotzen dituen konputagailu-sarea, nahiz eta kide guztiak kokaleku fisiko berean egon ez. WAN asko erakundeek edo enpresek eraikitzen dituzte euren erabilera pribaturako; beste batzuk interneten hornitzaileek (ISP) instalatzen dituzte euren bezeroei konexioak emateko.
Ez da aplikatzen
IEEE 802.3bm - 40 Gb/s and 100 Gb/s Fiber Optic - (http://www.ieee802.org/3/bm/)
IEEE 802.3 - Gig-Ethernet (GigE) 1Gbps - (http://www.ieee802.org/3)
IEEE 802.3 - 10 Gigabit Ethernet (XGbE o 10GbE) - (http://www.ieee802.org/3)
IEEE 802.3 - Fast Ethernet - (http://www.ieee802.org/3)
Ez da aplikatzen
- LAN - Loturako protokoloak Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Sareko zerbitzuak
- MAN/WAN - «Backbone» ez diren zerbitzuak Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Sareko zerbitzuak
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)