Konbergentzia-zerbitzuen katalogoa
Xehetasunak
Estandar horren edukia honako aurkibide honen arabera egituratzen da. Aurkibidearen atalak geroago azalduko dira:
Atarikoa
- Xedea
Zerbitzu-katalogoa
- Katalogoaren helburuak
- Katalogoko zerbitzuak
- Katalogoa mantentzea
Bezeroen eskubideak eta betebeharrak
- Bezeroen eskubideak
- Bezeroen betebeharrak
- Arau erregulatzailea
- Zerbitzuen inguruko erreklamazioen tratamendua
- Parte hartzeko moduak
- Zerbitzuaren konpromisoak eta kalitatea
Zerbitzu-kategoriak
- Komunikazioak
- Zerbitzu korporatiboak
- Lanpostua
Zerbitzu-fitxak
- IaaS
- Elkarlan
- Elkarlan
- Elkarlan
Zerbitzu-mailako akordioak
- IaaS
- Posta elektronikoa
- Lankidetza-espazioak
- Komunikazio bateratua
Glosarioa
Atarikoa
Xedea
Konbergentzia zerbitzuen katalogoaren helburu nagusia da interesa duten alde guztiei EJIEk bere bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko ikuspegi bateratuta ematea.
Zerbitzu-katalogoa
Katalogoaren helburuak
Katalogoak zerbitzu bakoitzaren deskribapena egiten du, ezaugarri nagusiak eta zerbitzua ondo hornitzen eta garatzen dela bermatzen duten arduradunen izenak barne.
Katalogoaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Bezeroekin harremanak formalizatzea, komunikatzeko baliabide bakarraren bidez, ulermena hobetuz.
- Bezeroei eta erabiltzaileei jasotzen dituzten zerbitzuen ikusgarritasun, gardentasun eta informazio gehiago eskaintzea.
- EJIEk eskaintzen dituen zerbitzuei loturiko akordioetan oinarritutako kalitate-eredu bat ezartzea.
- EJIE etengabean bezeroen beharretara moldatzen laguntzea baliabide malgu baten bidez, zeinak, aldi berean, kontrolpean zerbitzuak gehitu, aldatu edo kentzeko aukera ematen duen.
- EJIEren barne ekimenak, martxan daudenak zein etorkizunekoak, lerrokatzeko erreferentziazko oinarrizko baliabide gisa balio izatea.
Katalogoko zerbitzuak
Katalogoa zerbitzu hitzaren definizio honetan oinarriturik garatu da:
EJIEk hornitutako jarduera eta baliabide multzoa orotara, zeinaren konbinazioak bezeroen beharrak, beren negozio-prozesuen arabera, asetzen dituen baliozko produktu bat ematen duen.
Bezero batentzako zerbitzuaren balioa bi faktoreren araberakoa da; hona hemen faktore horiek:
- Erabilgarritasuna: zerbitzu bat erabilgarria izango da hura kontratatzen duten bezeroen beharrei modu egokian erantzuten dienean.
- Bermea: aurreko faktorea gorabehera, fidagarritasun-alderdiak (baliagarritasuna, gaitasuna, jarraipena eta segurtasuna) ezinbestekoak dira bezeroek eta erabiltzaileek zerbitzua behar dutenean erabil dezaten eguneroko jardueren parte gisa.
Bi faktore horiek aintzat hartuta, zerbitzu bakoitzak baditu bere funtzionaltasuna definitzen duten hainbat ezaugarri zehatz eta EJIEk zerbitzua ematea adostu duen kalitate maila ezartzen duten konpromiso batzuk.
Gainera, honako ezaugarri hauek ere hartu dira kontuan:
- Zerbitzuek unitate-izaera dute, beraz, banan-banan eska, alda, segi eta baliogabe daitezke.
- Zerbitzua hizkera ulergarrian adierazita dago, kontratatzen duten bezeroek uler dezaten, eta adierazgarria da, zerbitzuak egiten dituen jardueren araberakoa.
- Zerbitzua bezeroaren beharretara molda eta pertsonaliza daiteke, zerbitzuak aurrezarritako aukeren erabileraren arabera.
- Zerbitzuak kalitate-adierazle eta -konpromisoak ditu, zerbitzuaren jarduerak orokorrean ezagutu ahal izateko.
- Katalogoko zerbitzu baten horniketarako EJIEk eta bezeroak idatziz formalizatutako akordio bakoitza zerbitzu-instantzia bat da.
- Zerbitzu-instantzien kostua modu independentean kalkula daiteke.
Katalogoa mantentzea
Zerbitzu-katalogoaren mantentze-lana erregulatzeko, kalitatea eta berrikuntza kudeatzeko sistemaren barruan definitutako portfolioaren kudeaketa-prozesua erabiltzen da.
EJIEren Zuzendaritza Batzordeak erakundearen helburu estrategikoak eta bezeroen beharrak katalogoko zerbitzuetara eramaten ditu, eta zerbitzu eta negozio-abagune berrien antzematean aktiboki parte hartzen du, zerbitzuen arduradunekin batera.
Zerbitzuaren arduradunak etengabean ebaluatzen du katalogoan definitutako zerbitzuen egokitasuna. Izan ere:
- zerbitzuaren ikuspegi orokor bat dauka, daukan funtzionaltasunari (erabilgarritasuna) eta eskaintzaren kalitate-terminoei (bermea) dagokienez;
- EJIEren prozesuak, laguntzazko azpiegitura-taldeak eta bezeroak ezagutzen ditu;
- zerbitzua kudeatzen eta ikuskatzen du; eta
- esleitutako zerbitzu mailako akordioen definizioan parte hartzen du.
Zuzendaritza Batzordeak katalogoa berrikusten du urtean behin gutxienez, hala badagokio, antzemandako behar berriei egokitzeko.
Katalogoa txertatu da kalitatea kudeatzeko sisteman. Horrela, arlo honi dagokionez, bermatu egiten da katalogoak erakundearen erreferentzia-arauak betetzen dituela eta katalogoan bildutako informazioak fideltasunez islatzen dituela eskaintzen diren zerbitzuak.
Bezeroen eskubideak eta betebeharrak
Katalogo honetako EJIEren zerbitzuak bezero zein erabiltzaile gisa erabiltzen dituzten edo zerbitzuekin elkarreraginean aritzen diren pertsonek oinarrizko eskubide orokor batzuk dituzte, dokumentu honetan adierazitako edozein elementuri aplika dakizkiokeenak.
Bezeroen eskubideak
Katalogoko zerbitzuetariko bat kontratatzen duen EJIEren edozein bezerok honako eskubide hauek ditu gutxienez:
- Beharrezko baliabideak eskura izatea eta eskuratzea; baliabide horien bidez honako hau egin dezake:
- konbergentzia zerbitzuen katalogoa atzitu, EJIEk eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko,
- zerbitzu bakoitzaren ezaugarri orokorrak ikusi, beren helburua, irismena eta hartzaile potentzialak ezagutzeko,
- zerbitzu-instantzia kontratatzearen tarifa aplikagarriak atzitu, instantziaren kostea ezagutu eta aurrekontua behar bezala egin ahal izateko;
- eskatutako zerbitzuei dagokienez, EJIErekin hitzartutako akordioen ezaugarriak ezagutu.
- Jasotzen dituen zerbitzuen inguruko erreklamazioak aurkeztu ahal izango ditu.
- Kontratatutako zerbitzuaren garapenari buruzko txostenak eskura izan ahalko ditu.
- Jasotzen dituen zerbitzuetan aldaketak egin ahal izango ditu, bere beharretara egokitzeko, zerbitzuaren ezaugarrietan ezartzen denaren arabera, eta horretarako, formalizatutako kanalak eta prozedurak erabiliz.
- Kontakturako pertsonak eta horiekin harremanetan jartzeko kanalak izango ditu, zerbitzuari buruzko askotariko alderdien inguruan hitz egin ahal izateko.
Bezeroen betebeharrak
Katalogoko zerbitzuetariko bat kontratatzen edo enkargatzen duen EJIEren edozein bezerok honako betebehar hauek ditu gutxienez:
- Jasotzen dituen zerbitzuen ezaugarriak eta EJIEk hartutako kalitate-konpromisoak ezagutu beharko ditu.
- Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak eta EJIErekin batera ezarritako akordioa bete beharko ditu.
- Informazioa galdatzeko edota zerbitzuren baten eskaintzen diren terminoak aldatzea eskatzeko, ezarritako sarbide-kanalak eta prozedurak erabili beharko ditu.
- Zerbitzuen katalogoan eta EJIErekin batera ezarritako akordioetan biltzen denari jarraiki, EJIEri zerbitzuak hornitu ahal izateko beharrezko informazioa eman beharko dio, hala eskatuz gero.
- Zerbitzuak osatzen dituzten baliabide teknologikoen erabilerari dagokionez zein datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, indarrean dagoen legeria bete beharko du.
Arau erregulatzailea
- 35/1997 Dekretua, otsailaren 18koa, informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituena.
- 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa
- 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
- 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen-araudia onartzen duena.
- 94/2009 Dekretua, apirilaren 21ekoa. Horren bidez aldatzen da otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua, informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzeari buruzkoa.
- 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena.
- Martxoaren 4ko 2/2011 Legearen, Ekonomia Jasangarriari buruzkoaren 56. xedapena; horren bidez aldatzen da 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.
Zerbitzuen inguruko erreklamazioen tratamendua
Bezeroek eta erabiltzaileek zerbitzuei buruzko erreklamazioak egin ditzakete, ezaugarrietako bat ez denean bete edo ez daudenean pozik zerbitzua eskaintzeko erarekin. Erreklamazio horiek EJIEren bezeroarekiko harremanen prozesuak bideratuko ditu, kalitatearen eskuliburuan azaldutako prozedurei jarraikiz.
Zerbitzuaren arduradunaren zeregina da erreklamazio guztiek, hura jaso eta hilabeteko epean gehienez jota, erantzun formala jasotzen dutela bermatzea.
Zerbitzuari buruzko erreklamazio bat ez denean kanal arrunten bidez konpontzen, bezeroak EJIEren Zuzendaritza Batzordera bidera dezake erreklamazioa, erreklamazioak@ejie.eus helbide elektronikora idatziz.
Parte hartzeko moduak
Bezeroek eta erabiltzaileek konbergentzia zerbitzuen katalogoaren kudeaketan eta berrikusketan modu formalean parte har dezakete EJIErekin harremanetan jarrita, jasotako zerbitzuari buruzko balorazioak, iradokizunak, erreklamazioak edo kexak aurkezteko askotariko kanalen bidez:
- Zerbitzuaren arduradunaren helbide elektronikora idatziz.
- Erabiltzaileentzako arreta zerbitzuan erreklamazio bat erregistratuz.
- Autozerbitzuko atarian erreklamazio bat erregistratuz..
- Erreklamazio bat erregistratuz erreklamazioak@ejie.eus helbide elektronikoaren bitartez.
- Kalitatea kudeatzeko sistemak aldian behin egiten duen gogobetetze-inkesta betez.
- Egiten diren aldizkako bileretan bezeroen arduradunari jakinaraziz.
Zerbitzuaren konpromisoak eta kalitatea
Katalogoan dagoen zerbitzu bakoitzak kalitate-konpromiso batzuk ditu, konprometitutako urteko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituztenak. Orokorrean, katalogoko zerbitzu guztietarako bi konpromiso zehaztu dira:
- Aurkezten diren erreklamazio guztiei modu formalean erantzutea hilabeteko epean gehienez.
- Bezeroei egindako inkestetan gutxienez 6,5/10 gogobetetze-maila lortzea beti.
Zerbitzu-mailak kudeatzeko sistemak zerbitzuen konpromisoak etengabe monitorizatzen eta aztertzen ditu, adierazleen eta kontrol mailen multzo egoki baten bidez. Zerbitzu-mailak kudeatzeko sistemak beste adierazle batzuk ditu, lan-bolumena eta -karga bezalako bestelako informazio garrantzitsua monitorizatzeko, esaterako.
Zerbitzuaren bezeroarekiko harremanen prozesuak jarraipen-txosten bat egiten du hiruhilero; txosten honetan honako hau biltzen da, adibidez:
- zerbitzu berrien edo aldatuen hedaketa;
- zerbitzuen portaera, ezarritako helburuekin alderatuta;
- zerbitzu mailen joerei buruzko informazioa;
- erreferentziazko arauen edo zerbitzuaren eskakizunen betetze ezak eta horien identifikatutako arrazoiak;
- bezeroaren gogobetetze mailaren neurriak, zerbitzuaren inguruko kexak eta gogobetetze mailen eta kexen azterketen emaitzak.
Zerbitzuaren arduradunak erabakiak hartu eta ekintzak agindu behar ditu txosten horien ondorioetan oinarrituta. Erabaki eta agindu horiek EJIEren kalitatea kudeatzeko sistemak bideratuko ditu, kalitatearen eskuliburuan azaldutako prozedurei jarraiki.
Urte amaieran ez bada konpromisoan hartutako zerbitzu mailaren bat lortzen edota zerbitzu bat ez bada adierazle bakoitzerako ezarritako kontrol-puntuen barruan lortzen, zerbitzuaren arduradunak egoera konpontzeko beharrezko neurriak hartu behar ditu ahalik eta lasterren, bezeroek eta erabiltzaileek ondoriorik ez sufritzeko. Horretarako, betetze ezeko intzidentzia bat erregistratuko du kalitatea kudeatzeko sisteman, eta dagozkion zuzentzeko eta prebentziozko ekintzak abiaraziko ditu.
Zerbitzu-kategoriak
Konbergentzia zerbitzuen katalogo berriak hiru arlo nagusi hartzen ditu barnean. Arlo horietan antzeko ezaugarriak dauzkaten edo jarduketa-eremu bera ardatzen duten jarduera eta produktuak jasotzen dira:
- Komunikazioak
- Zerbitzu korporatiboak
- Lanpostua
Komunikazioak
Komunikazioen arloaren barruan, konbergentziaren bezeroentzat beharrezkoak diren konexioekin lotutako zerbitzuak biltzen dira.
Lerro horren barruan kontuan hartuko dira, halaber, EJIEren sare pribatuarekin nahiz kanpoaldearekin konektatu ahal izateko beharrezkoak diren telekomunikazio-proiektuak.
Komunikazioen kategoriaren barruan, EJIEk hainbat zerbitzu dauka, baita hainbat zerbitzu-tipologia ere; hona hemen:
Zerbitzua | Tipologia | Definizioa |
Konektagarritasunaren kudeaketa | Azpiegitura pasiboa / LAN / WAN | Zerbitzuaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren eraikinen artean mota guztietako datuen transmisiorako beharrizan guztiak estaltzea. EJIEn zentralizatuko dira bezero bakoitzak eskatzen duen komunikazio-azpiegitura ezartzeko obretarako kanpoko zerbitzuen kudeaketa eta kontratazioa |
Ahots finko pribatua | Zerbitzuaren helburuak dira VoIP-ko soluzio orokor zentralizatua eskura jartzea erabiltzaile guztiei, eta lotutako azpiegitura pribatuen mantentze-lana egitea | |
SMS masiboa | Zerbitzu horren bitartez zentralizatzen dira SMSak aplikazio korporatiboetatik eta aplikazio horietara nahiz operadore mugikor erreal eta birtualetatik nahiz operadore horietara bidaltzeko eta jasotzeko beharrizanak | |
Ahots finko publikoa | Zerbitzuaren helburua da erabiltzaile guztientzat interkonexio publiko zentralizatuko soluzioa ematea | |
Komunikazio mugikorrak | Helburua da zerbitzuen eskaintza bat definitzea eta zentralizatzea, sare sektorialentzat eta erakundeentzat komunikazio mugikorren arloko beharrizan guztiak (ahotsa, datuak, SMS, MMS, RPV, MDM, LBS, M2M eta abar) estali ahal izateko, zerbitzuaren kalitate handiagoa, segurtasuna eta kudeaketa eraginkorra ziurtatuko delakoan | |
Interneterako sarbidea | Zerbitzu horren bidez estali nahi dira erabiltzaile korporatiboei nabigazioa hornitzeko Interneterako sarbidearekin zerikusia duten beharrak, sare sektorialen zerbitzuak eta gainontzeko erakundeak, kontratuaren esparruan, Interneten agertzea eta oro har lotutako eta balio erantsita duten beste zerbitzu batzuk | |
Euskarri espezializatua | Zaintza teknologikoa | Helburua da zerbitzuen eta teknologien modalitateen eboluzio egokia bermatzea, arloko joera berrien eta berrikuntzen aprobetxamendu ahalik eta handiena bermatzeko |
Soluzio espezifikoak diseinatzea | Helburua da Eusko Jaurlaritzaren konektagarritasun-beharrizan berriei erantzungo dieten soluzioak diseinatzea, bai Eusko Jaurlaritza osotasunean hartuta, bai bezero diren erakundeentzat bereziki |
Zerbitzu korporatiboak
Zerbitzu korporatiboek barnean hartzen dituzte hodeian biltegiratzeko zerbitzuak eta web aplikazioak, EJIEren cloud-aren eta datu-prozesaketarako zentroaren bitartez eskainiko direnak.
Zerbitzu korporatiboen arloaren barruan, EJIEk hainbat zerbitzu dauka, baita hainbat zerbitzu-tipologia ere; hona hemen:
Zerbitzua | Tipologia | Definizioa |
Housing-a | Housing-a | EJIEren datu-prozesaketarako zentroaren barruan bezeroaren azpiegiturako elementuak txertatzeko esparru fisikoa eta erraztasunak ematea, armairu berean zerbitzarien kokapena, konexio elektrikoa, aireztatzea eta sare konexioa (hautazkoa) sartuta |
Zerbitzarien lagapena | Zerbitzarien lagapena | Zerbitzariak lagatzeko zerbitzuan honako hau aurreikusten da: ordeztutako materiala eskuratzea, jasotzea, egiaztatzea, eskura jartzea, banatzea, instalatzea, eta suntsitzeko lana kudeatzea, baita datu-prozesaketarako zentroak ez diren zerbitzarien horniketarako prozesuei lotutako logistika ere |
Hosting-a | Kargen transferentziako zerbitzua | Zerbitzuak honako hauek hartzen ditu barnean: zerbitzu profesionalen hornikuntza eta aholkularitza, soluzioa aztertu eta diseinatzeko; hardwarearen eta oinarrizko softwarearen hornikuntza, birtualizazioko softwarea, komunikazioetarako eta biltegiratzerako azpiegitura, beharrezkoa bada gaur egungo datacenterreko azpiegitura abian jartzeko eta eragiteko, eta gaur egungo datacenterra berrerabiliz gero, datacenter berrira lekualdatzeko zerbitzuak, eta gaur egungo datacenterra ixtea |
Zerbitzari pribatu birtualak | IaaS Cloud-ean dauden prozesuen, memoriaren eta biltegiratze-espazioaren azpiegituratik datozen baliabideak esleituz hornitutako zerbitzariak | |
Dedikatutako zerbitzariak (fisikoak) | Hodei pribatu batean dauden prozesuen, memoriaren eta biltegiratze-espazioaren azpiegituratik datozen baliabideak esleituz hornitutako zerbitzariak | |
Eragiketa-zerbitzua | Zerbitzuak barnean hartzen ditu azpiegitura mantentzeko eta zerbitzuak normaltasunez ematen ari direla ziurtatzeko egiten diren eguneroko jarduera guztiak | |
IaaS | IaaS zerbitzuak (Azpiegitura, zerbitzu gisa) | IaaS tipologiaren helburua da konputua, biltegiratzea eta sareak eskura jartzeko gaitasuna eskaintza, baita lotutako oinarrizko beste baliabide batzuk ere eskaintzea, kontsumitzaileak softwarea hedatu eta exekutatu ahal izan dezan (sistema eragileak eta aplikazioak). Kontsumitzaileak ez du kudeatzen azpian dagoen cloud azpiegitura, ezta kontrolatzen ere. Aldiz, sistema eragileak, biltegiratzea, hedatutako aplikazioak kudeatzen eta kontrolatzen ditu (autozerbitzua), eta zati batean hala egiten du networking-eko osagaiekin (adibidez Firewallak) |
PaaS zerbitzuak (Plataforma, zerbitzu gisa) | Cloud-aren zerbitzua emateko modalitate honetan, kontsumitzaileari azpiegitura jartzen zaio eskura, eta horrez gain lehendik konfiguratutako software eta middleware instantzia bat; hala, kontsumitzaileak, plataforma horren gainean, instalatzea erabakitzen duen softwarea (berak garatutakoa zein produktu komertzialak) exekutatu ahalko du. Modu horretan, bezeroak azpiegitura hori eraikitzeko eta mantentzeko lanaren konplexutasuna saihesten du | |
Lankidetza eta Komunikazio Zerbitzua (Elkarlan) | Posta elektronikoa | Erabiltzaileei mezu elektronikoak bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen dien posta elektronikoko zerbitzua da |
Lankidetza-espazioak | Zerbitzu-tipologia horrek zerbitzu hau eskaintzen du: lankidetza-espazioak, espazio pertsonalak eta webguneak; erabiltzaileak horietara sartzen dira informazioa, dokumentuak eta ezagutza elkarlanean sortzeko | |
Komunikazio bateratua | Komunikazio bateratuko zerbitzu tipologia berehalako mezularitzako, konferentziako, bideokonferentziako, aplikazioen erabilera konpartituko eta fitxategien transferentziako zerbitzua da | |
Workplace / Endpoint | Fitxategiak konpartitzeko eta sinkronizatzeko zerbitzua | Fitxategiak konpartitzeko eta sinkronizatzeko zerbitzuaren bitartez erabiltzaileek dokumentuak, argazkiak eta abar gailu askotatik (ordenagailua, mugikorra, tableta,...) modu seguruan sinkronizatu eta konpartitu ahal dituzte |
Idazmahai birtualeko zerbitzuak | Idazmahai birtualeko zerbitzuak idazmahai birtualak eskura jartzen ditu laneko agertoki diferenteak estaltzeko | |
Nortasunak eta sarbideak kudeatzea | Nortasunen horniketa | Zerbitzu horrek aukera ematen du nortasunak sortzeko, erakunde batzuetan eta besteetan dauden nortasunak migratzeko, sistematik kanpoko nortasunen hornitzaileekin integratzeko eta maila batzuk eta besteak elkar sendotzeko |
Nortasunen kudeaketa eta administrazioa (nortasunen federazioa) | Zerbitzu horren bidez, nortasun batzuek eta besteek relying parties izenekoak eskuratzeko erregelak kudeatu ahal dira | |
Sarbideen kudeaketa (baimentzea eta autentifikatzea) | Zerbitzu horren bitartez online egiaztatu ahal da erabiltzaileak/objektuak emandako kredentzialetan oinarrituta barneratutako eta esternalizatutako baimen-eredua | |
Analitikak eta auditoretzak | Zerbitzu horren bitartez, idP-en erabilera aztertu eta neurtu ahal da, erabiltzailearen esperientzian oinarrituta hobetu ahal izateko. Lagungarria izan daiteke atributuen lotura bideratzeko, trazabilitatea hobetzeko eta zerbitzua ematean errendimendua eta arintasuna hobetzeko |
Lanpostua
Lanpostuaren barruko zerbitzuek laneko eginkizun operatiboak egiteko beharrezkoak diren tresna guztiak eskura jartzen dituzte.
Lanpostuaren arloan, EJIEk hainbat zerbitzu dauka, baita hainbat zerbitzu-tipologia ere; hona hemen:
Zerbitzua | Tipologia | Definizioa |
Erabiltzailearentzako euskarria | Autozerbitzuko ataria | Web atariaren bidez, harremanetarako kanal horrek erabiltzaileei aukera ematen die zerbitzuko eskaeren multzo bat kudeatzeko. Erabiltzaileari euskarria eman ahal zaio EAZrekin elkarreraginean arituz (Chat funtzioa) edo kudeaketa propioaren bidez (autoprestakuntza, pasahitzen autokudeaketa, zerbitzu-horniketa, erabiltzaileen harremanetarako datuen kudeaketa…) |
Erabiltzaileentzako arreta | Lehenengo maila izango da, baita erabiltzailearekiko harreman-gune bakarra ere, teknologiaren eremuaren barruan erabiltzaileen eskariak (beharrezkoa bada urrunek konexioak eginez), eskabideak eta gorabeherak jasotzeko (arlo tekniko edo funtzionalean, bateratutako teknologiari lotuta); baita negozio-funtzioak erregistratu eta eskalatzeko eta haien jarraipena egiteko ere | |
Euskarri teknologikoa | Euskarri teknologikoa euskarriaren 1.1 mailari dagokio; maila horretan batik bat prozeduraren mende jarritako gorabeherak eta eskari teknologiko eta funtzionalak ebazten dira | |
Aurrez aurreko euskarria | Zerbitzu horrek lanpostuaren erabiltzaileari euskarria emango dio aurrez aurre. Zerbitzuko horretako kideak teknikari egoiliarrak edo ibiltariak izango dira, eta zerbitzua dimentsionatzean kontuan hartuko da Eusko Jaurlaritzaren irismena osorik har dezala | |
Informatika-lanpostuaren kudeaketa | Plataforma kudeatzea eta mantentzea | Plataformaren kudeaketaren kontzeptuaren barruan lotzen da lanpostuaren plataformaren mantentze-lanarekin eta bilakaerarekin zerikusia duten zerbitzuen kudeaketa proaktibo eta aditua, eta horien artean daude urruneko kudeaketako, monitorizazioko, antibiruseko edo babeskopiako oinarrizko zerbitzuak |
Maketa kudeatzea eta mantentzea | Zerbitzu horretan, maketak definitzen dira eta horien mantentze-lana egiten da, eta maketaren barruan dauden 1. geruzako aplikazioetarako euskarria ematen da | |
Inprimaketa eta eskaneaketa kudeatzea | Inprimaketa eta eskaneaketa kudeatzea | Zerbitzu horrek bermatzen du erabiltzaileek inprimaketarako beharrizanak estalita edukiko dituztela, erabili ahalako ordainketaren modalitatean, eskainitako zerbitzuen arabera |
Informatika-horniketa | Lanpostuko produktuen katalogoa | Zerbitzu horren bitartez, lanpostuarekin lotutako teknologia eta ekipamendua euskal sektore publikoko sare eta erakundeen eskura jartzen dira |
Lanpostuaren logistika | Lanpostuaren logistikako zerbitzuan honako hau aurreikusten da: ordeztutako materiala eskuratzea, jasotzea, egiaztatzea, eskura jartzea, banatzea, instalatzea, eta suntsitzeko lana kudeatzea, baita ekipamendu berriaren nahiz berrerabiliaren zuzkidurako prozesuekin lotutako logistika ere, bai lanpostuan bai sailetako komunikazio-azpiegituretan | |
Lizentzien logistika | Lizentzien logistikan aurreikusten da produktuak eskuratzea, jasotzea, egiaztatzea, zuzkitzea eta kontrolatzea, indarrean dagoen lizentzien politikaren arabera |
Zerbitzu-fitxak
Jarduera-esparrua hobeto zehaztearren, bezeroei eskaintzen zaien zerbitzu bakoitzaren azalpen-fitxa bat gehitu da, zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak biltzeko asmoz.
Hona hemen zerbitzu-fitxan agertzen diren eremuen azalpen laburra:
- Zerbitzuaren tipologia: fitxan deskribatzen den zerbitzuaren tipologiaren izena
- Zerbitzuaren izena: fitxan deskribatzen den zerbitzuaren izena.
- Zerbitzu-kategoria: fitxako zerbitzua sailkatzen den talde logikoa edo lerroa.
- Arduraduna: zerbitzuaren arduraduna eta harremanetarako posta elektronikoko helbidea.
- Bezeroa: zerbitzua eska dezaketen erakundeak edo bezeroak.
- Definizioa: zerbitzuaren definizio laburra, dokumentuaren aurreko atalekoaren antzekoa.
- Xehetasuna: zerbitzuaren oinarrizko alderdiak, zerbitzua eskaintzeko funtsezko baldintzak eta euskarria barne.
- Ezaugarriak: zerbitzuaren tipologia horretan dauden konfigurazio-aukeren zerrenda eta definizioa, aukera horiek eskura badaude.
ZERBITZU-FITXA | |||
Zerbitzuaren tipologiaren izena IaaS |
Zerbitzuaren izena IaaS |
Zerbitzu-lerroa Zerbitzu korporatiboak |
|
Arduraduna |
Bezeroak
|
||
Definizioa IaaS tipologiaren helburua da konputua, biltegiratzea eta sareak eskura jartzeko gaitasuna eskaintzea, baita lotutako oinarrizko beste baliabide batzuk ere eskaintzea, kontsumitzaileak softwarea hedatu eta exekutatu ahal izan dezan (sistema eragileak eta aplikazioak). Kontsumitzaileak ez du kudeatzen azpian dagoen cloud azpiegitura, ezta kontrolatzen ere. Aldiz, sistema eragileak, biltegiratzea, hedatutako aplikazioak kudeatzen eta kontrolatzen ditu (autozerbitzua), eta zati batean hala egiten du networking-eko osagaiekin (adibidez Firewallak). |
|||
Xehetasuna IaaS zerbitzuak EJIEren hodeira igotako baliabide informatikoak eskuratzeko bidea ematen du. Baliabide horiek funtsean hardware birtualizatua dira, eta prozesaketako azpiegitura eskura jartzen dute. IaaSen definizioak hainbat alderdi barnean hartzen du: zerbitzari birtualetako espazioa, sareko konexioak, banda-zabalera, IP helbideak eta karga-orekagailuak. Fisikoki, erabilgarri dauden hardware baliabideen errepertorioa zerbitzari eta sare ugaritik dator, eta zerbitzari eta sare horien mantentze-lanaz EJIE arduratzen da. Bezeroak, bere aldetik, birtualizatutako objektuak eskuratu ahal ditu, objektu horiekin bere plataforma informatiko propioa modu arin eta malguan eraiki ahal izateko. Bereziki, IaaS zerbitzuak barnean hartzen ditu honako osagai hauek:
|
|||
Zerbitzu-ezaugarriak IaaS zerbitzua hiru modalitate diferentetan eskaintzen da, kritikotasunaren arabera:
Dentro de la modalidad seleccionada, el cliente tiene además la opción de configurar los recursos requeridos dentro de unos rangos preestablecidos:
|
|||
ZERBITZU-FITXA | |||
Zerbitzuaren tipologiaren izena Posta elektronikoa |
Zerbitzuaren izena Elkarlan |
Zerbitzu-lerroa Zerbitzu korporatiboak |
|
Arduraduna |
Bezeroak
|
||
Definizioa EJIEk bezeroarentzat Microsoft Exchange-ko posta elektronikoko sistema bat zuzkitzen eta mantentzen du. Sistema horrek kontuan hartuko ditu bezeroaren azken erabiltzaileentzako banakako postontziak, dagozkien posta elektronikoko helbideekin, adibidez name@company.com. |
|||
Xehetasuna Zerbitzuak honako funtzio hauek eskura jarriko ditu kostu gehigarririk gabe:
|
|||
Zerbitzu-ezaugarriak
|
|||
ZERBITZU-FITXA | |||
Zerbitzuaren tipologiaren izena Lankidetza-espazioak |
Zerbitzuaren izena Elkarlan |
Zerbitzu-lerroa Zerbitzu korporatiboak |
|
Arduraduna |
Bezeroak
|
||
Definizioa EJIEk bezeroarentzat Microsoft SharePoint-eko web lankidetza-sistema bat ("Sistema") zuzkitzen eta mantentzen du. |
|||
Xehetasuna Zerbitzuak honako funtzio hauek eskura jarriko ditu kostu gehigarririk gabe:
|
|||
Zerbitzu-ezaugarriak
|
|||
ZERBITZU-FITXA | |||
Zerbitzuaren tipologiaren izena Komunikazio bateratua |
Zerbitzuaren izena Elkarlan |
Zerbitzu-lerroa Zerbitzu korporatiboak |
|
Arduraduna |
Bezeroak
|
||
Definizioa EJIEk bezeroarentzat berehalako mezularitzako Microsoft Lync sistema bat zuzkitzen eta mantentzen du. Sistema horrek kontuan hartuko ditu bezeroaren azken erabiltzaileentzako banakako kontuak, dagozkien SIP helbideekin, adibidez name@company.com. |
|||
Xehetasuna Zerbitzuak honako funtzio hauek eskura jarriko ditu kostu gehigarririk gabe:
|
|||
Zerbitzu-ezaugarriak
|
Zerbitzu-mailako akordioak
Honako konpromiso global hauek ezartzen dira:
- 5 puntu (10etik) baino gutxiagoko gogobetetze-inkesten ebaluazio guztiak kalitatea kudeatzeko sistemaren betetze ezeko instantzia gisa tratatzea
- Modu formalean aurkeztutako erreklamazio guztiak kalitate-sistemaren betetze ezeko instantzia gisa tratatzea, eta hilabeteko epean horiek aztertu eta ondorioekin erantzun bat ematea
- Zerbitzu mailako akordioa betetzen ez den egoera guztiak kalitate-sistemaren betetze ezeko instantzia gisa tratatzea, eta instantzia guztiak ezabatzeko lana kudeatzea, instantziak itxi arte
IaaS
Ez produktiboa | Normala | Handia | |
Erabilgarritasuna | >% 98,0 | >% 99,0 | |
RTO/RPO Erabilgarritasuna | Best effort / 24 | 12/1 | 6/0 |
RTO/RPO hondamendi handiak | 8/1 aste | ∞/24 | 12/1 |
Posta elektronikoa
Ez da akordiorik ezarri zerbitzu maila estandarrean.
Lankidetza-espazioak
Ez da akordiorik ezarri zerbitzu maila estandarrean.
Komunikazio bateratua
Ez da akordiorik ezarri zerbitzu maila estandarrean.
Glosarioa
- Ekintza zuzentzailea. Detektatutako ezadostasun baten edo nahi ez den beste egoera baten kausa ezabatzeko edo berriro gertatzeko probabilitatea murrizteko egindako ekintza.
- Ekintza prebentiboa. Balizko ezadostasun baten edo nahi ez den beste egoera baten kausa saihesteko edo ezabatzeko egindako ekintza.
- Zerbitzu mailako akordioa: Bezero baten eta EJIEren artean zerbitzu bati buruz ezarritako akordioa, EJIEk zerbitzugintzaren zati gisa bete behar dituen gutxieneko kalitate-mailak biltzen dituena.
- Kalitatea. Atxikitako ezaugarri batek zein mailatan betetzen dituen eskakizunak.
- Bezeroa: Erantzukizuna duen figura, zerbitzu baten eskariko prozedura edo zerbitzu hori emateari lotutako prozeduretako edozein (gomendioa, aldaketa, jarraipena, ezeztapena eta abar) hasteko ahalmena duena. Erabiltzailearen kasuan bezala, EJIEren unitateek beraiek bezero gisa jardun dezakete katalogoko zerbitzu jakin batzuetan, euren jarduerak egiteko kontratatu ahal dituzten horietan.
- Zerbitzuaren jarraitutasuna. Zerbitzuan ondorio larriak izan ditzaketen arrisku eta gertakizunak kudeatzeko gaitasuna, zerbitzuak adostutako mailekin etengabe eman ahal izateko.
- Zerbitzu-erabilgarritasuna. Zerbitzu batek edo zerbitzu baten osagai batek duen gaitasuna, eskatutako funtzioa adostutako une batean edo adostutako epealdi batean egiteko.
- Zerbitzu-lerroa: Alderdi komunak dauzkaten edo jarduketa-eremu berekoak diren katalogoko zerbitzuen talde logikoa.
- Etengabeko hobekuntza. Zerbitzuaren eskakizunak betetzeko gaitasuna handitzea helburu duen jarduera errekurrentea.
- Adostasun-eza. Baldintza bat ez betetzea.
- Prozesua. Elkarren artean lotura duten edo elkarri eragiten dioten jarduera-multzo bat; jarduera horiek sarrera-elementuak emaitza bihurtzen dituzte.
- Produktua. Prozesuaren emaitza.
- Prozedura. Jarduera bat edo prozesu bat burutzeko modu espezifikoa.
- Baldintza. Ezarritako beharrizan edo iguripena, orokorrean inplizitua edo nahitaezkoa.
- Zerbitzuaren arduraduna: Katalogoan aurreikusten den eta bezeroei zuzenean eskaintzen zaien zerbitzu bateko erantzukizuneko figura nagusia. Zerbitzuaren ikuspegi orokorra dauka, zerbitzuen laguntzazko azpiegitura-taldeak eta zerbitzuak jasotzen dituzten bezeroak ezagutzen ditu.
- Bezeroaren gogobetetzea. Bezeroak duen iritzia, bere baldintzak zein mailatan bete diren eta horri buruz.
- Informazioaren segurtasuna. Informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna zaintzea. Gainera, beste ezaugarri batzuk ere tartean egon daitezke, adibidez benetakotasuna, erantzukizuna, onarpena eta fidagarritasuna.
- Zerbitzua: EJIEk hornitutako jarduera eta baliabide multzoa orotara, zeinaren konbinazioak bezeroen beharrak asetzen dituen baliozko produktu bat ematen duen, bezeroek egiten dituzten jardueren arabera
- Kalitatea kudeatzeko sistema. Elkarrekiko harremana duten eta politika nahiz kalitate-helburuak ezartzeko eta helburu horiek lortzeko elkarreraginean aritzen diren elementuen multzoa.
- Zerbitzu-tipologia: Katalogoko zerbitzu bat partikularizatzea eta balio zehatzagoa duen «elementu» bihurtzea; hala, bezeroak hobeto ulertu ahal du zerbitzua, eta zerbitzu hori kontratatzeko erraztasuna ematen da. Zein zerbitzutakoa den eta horren ezaugarri guztiak bereganatzen ditu zerbitzu-tipologia batek; barnean egon daitezke alderdi edo konpromiso espezifiko berriak, haien artean diferentzialak diren ezaugarriekin, baina betiere esparru berberean.
- Erabiltzailea: EJIEk emandako zerbitzua euren eguneroko jardueretan normalean erabiltzen dituzten pertsonen multzoa. Erabiltzailea EJIEren barneko nahiz kanpoko langileak izan daitezke; izan ere, zerbitzu jakin batzuetarako, EJIEren langileek beraiek erabiltzaile gisa jokatu ahal dute.
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)