Fitxategi-formatua - Kartografia bektoriala eta Informazio Geografikoko Sistemak
Xehetasunak
GML
Izen formala: ISO 19136:2007. Geographic information - Geography Markup Language (GML)
Bertsioa (onartzen den gutxienekoa): 2007
Luzapena: .gml
Ardura duen erakundea: ISO
Oharra: Arazoak planteatzen ditu polisemiaren eta kontserbazioaren aldetik
Formatu hau bateragarria da dokusiren biltegiratzearekin lotutako agertokiarekin
WFS
Izen formala: ISO 19142:2010 Geographic information - Web Feature Service
Bertsioa (onartzen den gutxienekoa): 2010
Luzapena: .gml
Ardura duen erakundea: ISO
Oharra: Arazoak planteatzen ditu polisemiaren eta kontserbazioaren aldetik
Formatu hau bateragarria da dokusiren biltegiratzearekin lotutako agertokiarekin
WMS
Izen formala: ISO 19128:2005 Geographic information - Web map server interface
Bertsioa (onartzen den gutxienekoa): 2010
Luzapena: .gml
Ardura duen erakundea: ISO
Oharra: Arazoak planteatzen ditu polisemiaren eta kontserbazioaren aldetik
Formatu hau bateragarria da dokusiren biltegiratzearekin lotutako agertokiarekin, eta geoEuskadi plataforman onartzen da
SHP: Shapefile
- Estandarra da, de facto. Ez da OGC estandarra.
- ESRI konpainiak garatutako datu espazialen fitxategi-formatu jabeduna da.
- Bilketa digitalaren bektore-formatua da; bertan, geografia-elementuen lokalizazioa eta horiei lotutako atributuak gordetzen dira.
- Fitxategi anitzeko formatua da (hainbat fitxategik sortzen du):
.shp - objektuen entitate geometrikoak biltegiratzen dituen fitxategia da.
.shx - entitate geometrikoen indizea biltegiratzen duen fitxategia da.
.dbf - objektuen atributuen informazioa biltegiratzen duen datu-basea da.
.prj - koordenatuen sistemari buruzko informazioa WKT formatuan gordetzen duen fitxategia da.
Dokusiren biltegiratze-agertokian honako luzapen hauek ere onartzen dira:
.sbn
.sbx
.fbn
.fbx
.ain
.aih
BESTE FORMATU BATZUK:
KML: Keyhole Markup Language
- Bistaratze geografikoa xede duen XML formatua da, mapen eta irudien oharrak barnean dituena.
- GMLren antz handia dauka.
- Honako hauek biltzen ditu: izenburua, lekuaren oinarrizko deskribapena, koordenatuak (latitudea eta longitudea) eta bestelako informazioren bat.
- KML fitxategiak sarritan KMZ fitxategi gisa konprimituta banatzen dira; fitxategi horien barruan, gainera, irudi-fitxategiak eta mapari lotutako beste baliabide batzuk egon ahal dira.
Formatu hori geoEuskadi Plataforman onartzen da
WKT: Well Known Text
- ASCII formatuko kodeketa estandarizatua da, modu bektorialean adierazitako objektu espezialak deskribatzeko diseinatua.
- WKTn erreferentzia espazialeko sistemak ere zehaztu ahal dira.
WKTn erreferentzia espazialeko sistemak ere zehaztu ahal dira.
GeoJSON
- Ezaugarri geografiko sinpleak eta espazialak ez diren atributuak kodetzeko estandar irekia, JavaScript Object Notation (JSON) erabiltzen duena.
- Ezaugarri horien artean daude puntuak, lineak, poligonoak eta mota horretako hainbat zatiko bildumak.
- Ez du mantentzen estandar formalen antolakuntza batek; aitzitik, garatzaileen talde batek idatzi zuen eta talde horrek mantentzen du.
Formatu hori geoEuskadi Plataforman onartzen da
SLD: Style Layer Descriptor
- Estaldura eta geometria geografikoak sinbolizatzeko eta koloreztatzeko gailuak eskura jartzen ditu.
- Orokorrean Web Map Services izenekoei estiloak aplikatzeko erabiltzen da, edo Web Feature Services zienekoak eskura jarritako GML baten estiloak aplikatzeko.
- Estilo horiek definitzeko estiloen lengoaia berezia behar da, bezero-atalak zein zerbitzari-atalak ulertu ahal dutena.
Formatu hori geoEuskadi Plataforman onartzen da
DraWinG
Izen formala: -
Bertsioa (onartzen den gutxienekoa): -
Luzapena: .dwg
Ardura duen erakundea: -
URL: -
Formatu hau bateragarria da dokusiren biltegiratzearekin lotutako agertokiarekin
Ez da aplikatzen
GML - Geography Markup Language - (https://www.iso.org/standard/32554.html)
WFS - Web Feature Service - (https://www.iso.org/standard/42136.html)
WMS - Web map server interface - (https://www.iso.org/standard/32546.html)
Ez da aplikatzen
- Irudi-tratamendua Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Administrazio-zerbitzuak
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)