Eraikinen integrazio-zerbitzuak
Xehetasunak
Sail batek edo erakunde autonomo batek beharrizana izate eraikin bat edo lokal bat Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatibora (EJASK) konektatzeko, bere langileek Eusko Jaurlaritzaren sareak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuak erabil ditzaten.
EJASKen integratutako eraikin edo lokalek honako araudi hau hartu beharko dute kontuan:
1.Eraikin edo lokalak integratzeko, Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak edo erakundean beharrizanak zentralizatzeaz arduratzen den Zerbitzu baliokideak ITZri eskatu beharko dio. Eskari horren barruan, integrazioa egiteko beharrezkoa den informazio guztia sartu beharko da:
- Kokalekua eta planoak
- Eraikineko langileak
- Konektatu beharreko baliabide informatikoak
- Beharrizan espezifikoak
- Harremanetarako pertsonak
2.Eskaria onartu ondoren, erakunde eskatzaileak galdetegi bati erantzun beharko dio. Galdetegi horretan, eraikinaren beharrizan zehatzak azalduko dira.
3.Eraikina integratzeko, integrazio-txosten bat egin beharko da. Bertan zehaztuko da zer ekintza egin behar den, ekintza horiek nork egingo dituen eta Sare Korporatiboan integratzeko euskarri izango diren komunikazio-elementuek zer ezaugarri dituzten.
4.Lokal edo eraikin horrek kokaleku horretan instalatzen diren lanpostuetara sartzen diren pertsonak kontrolatzeko ahalmena izan beharko du.
5.Eraikinaren arduradunek baimena eman behar dute ITZk (Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritza) bidalitako zerbitzu teknikoak sartzeko, zerbitzu horiek gorabeherak konpon ditzaten edo instalatutako baliabideak egunera ditzaten.
EJASKera konektatutako estazioek edo lanpostuek, beren aldetik, irizpide batzuk bete beharko dituzte. Irizpide horiek, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren «Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboaren (EJASK) zerbitzu-gida»n zehazten dira.
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
- Soluzio mugikorrak garatzeko gida teknikoa Metodologiak (eta Arau teknikoa) - Aplikazioen garapena
- Datu-konexioko zerbitzuak Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Eraikinak, ahotsa, datuak eta kanpoko interkonexioak integratzeko zerbitzuak
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)