Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Toki erakundeei biodibertsitatearen garapen iraunkorrerako emandako dirulaguntzen azterketa eta ebaluazioa 2012-2019

Xehetasunak

Kontuan hartuta diruz lagundutako proiektuen ekarpena garrantzitsua dela Natura 2000 Sarean ezarritako helburuak betetzeko, bai eta Batasunaren eta eskualdearen intereseko elementuak (habitatak eta espezieak) kontserbatzeko ere, beharrezkotzat jotzen da EAEn 2012tik 2019ra bitartean diruz lagundutako eta gauzatutako 162 proiektuek egindako ekarpena aztertzea eta ebaluatzea. Era berean, eta gauzatutako ekintzen jarraipenaren eraginkortasuna hobetzeko, beharrezkoa da Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak Natura 2000 Sareko neurrietarako garatutako tresna erreferentzia gisa hartzea.