Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

2021ko Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana

Xehetasunak

    • Mugikortasun-azterlanak 2021ean EAEn bizi diren pertsonen mugikortasunaren ezaugarri nagusiak islatzen ditu. Azterketa sakon bat da, EAEko etxeetan 2021eko azaroa eta abendua bitartean egindako inkestatik abiatuta. Gainera, edizio honetan, lehen aldiz erabili dira telefonia mugikorretik eta garraio publikoaren monetikatik datozen datuak, inkesta horretako datuak goratzeko.
    • Txosten honetan, besteak beste, garraio-moduen erabilerari buruzko datuak, desplazamendu-arrazoiak eta abar azaltzen dira. Era berean, Lurralde Historiko bakoitzeko barneko eta kanpoko joan-etorrien analisia egiten da, baita eskualde-harremanena eta hiriburu bakoitzeko eta 5.000 biztanletik gorako udalerrien arteko mugikortasunarena ere.
    • Azkenik, mugikortasunaren bilakaeraren informazio konparatiboa eskaintzen da, egungo datuak aurreko inkestetan lortutakoekin alderatuz.

EAEko Mugikortasunaren Azterlana 2021 (argitaraldia 2023ko otsaila) (PDF, 19 MB) (leiho berri batean irekitzen da)