Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

EUSKADIKO BIOTOPO BABESTUEN AZTERKETA, BABES-FIGURA HORI EUSKADIKO NATURA-ONDAREA KONTSERBATZEKO 9/2021 LEGERA EGOKITZEKO

Xehetasunak

Lan honen helburua da gaur egun Biotopo Babestuaren tipologian izendatutako espazioak aztertzea eta babes-figura hori 9/2021 Legera egokitzea, espazio horiei egungo legeriarekin bat datorren babes-figura bat berresleituz.

Hauek dira helburu zehatzak:

  • Biotopo babestuak deklaratu eta kudeatzeko dokumentuak aztertzea: Añanako Diapiroa, Gaztelugatxe, Inurritza, Guardiako aintzirak, Meatzaldea, Itxinako mendigunea, Leizaran ibaia eta Deba-Zumaia itsasertza.
  • Naturagune babestu mota bat proposatzea horietako bakoitzerako, kontserbazio-helburuak eta kudeaketa-dokumentuak kontuan hartuta, 9/2021 Legearen 37. artikuluaren arabera: erreserba naturala, monumentu naturala edo paisaia natural babestua.
  • Gune horiei babestutako eremuen UICN kategoria bat esleitzea.