Espezieen jarraipen-programak diseinatzeko gida

Xehetasunak

Gida hau jarraipen-programak diseinatzeko tresna bat da, agintaritza publikoek lehentasunezko basa-espezieen kontserbazio-egoeran izandako aldaketak ebaluatu eta kudeaketa-helburuak lortzeko bidean izandako aurrerapena baloratu ahal izateko.
Gidaren hartzaileak hauek dira:

  • Agintari publikoak (udalak, foru-aldundiak eta Eusko Jaurlaritza). Gidak tresna komun bat ematen die finantzatu behar dituzten espezieen jarraipen-programen kalitatea baloratzeko (diru-laguntza edo kontratu publikoen bidez).
  • Biodibertsitateari buruzko lehen mailako datuen bilketan aktiboki lan egiten duten erakundeak eta pertsonak. Gida espezieen jarraipenerako programa hobeak diseinatzen laguntzeko tresna bat da, Euskadiren beharretara gehiago bideratuak.