Datu hobeak, erabaki hobeak: biodibertsitateari buruzko informazioaren inpaktua handitzeko modua

Xehetasunak

ENGLISH

Ulertzen ez dena ezin da eraginkortasunez kudeatu. Biodibertsitatearen eta ingurumenaren kontserbazioa ulertzeko, ezinbestekoak dira habitataren dibertsitateari edo hedapenari buruzko datuak edota espezieei, horien populazioei, denboran izandako joerei eta jasandako presioei eta mehatxuei buruzko datuak. Erabakiak hartzeko ardura dutenek informazio hori eskuragai edo ikusgai egotearen mende daude, baita haien jakintzaren eta esperientzien mende ere, batik bat aukera subjektiboak, zentzuzkoak eta arrazoituak hautatzeari dagokionez.