Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

KLIMATEK.Karbonoaren izakinen mapa eta EAEko lurzoruen ehundura mapa (Lur-Carbon-Text)

Xehetasunak

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lurzoruen lehen 30 cm sakoneran honako hau lortzea izan da proiektuaren xedea:

  • Karbono organikoaren stock-en edo izakinen mapa (t C/ha).
  • Ehunduren mapa (buztin, lohi eta hareen portzentajea).

Gogoratu behar da lurzorua osatzen duten 2 mm baino gutxiagoko partikula mineral ezberdinei dagokiela ehundura hori, tamainaren arabera sailkatuak: buztinak (0-0.002 mm), lohiak (0.002-0.05 mm) eta hareak (0.05-0.2 mm).

1- Lurzoruaren analitiken bilketa: ehundura eta materia organikoa

Ehundura zehazteko 6736 datu bildu dira:

  • X-Y beren koordenaden arabera kokatu dira (poligonoaren zentroidea lekututa, SIGPAC lurzoruen edo esparruen kasuetan).
  • Lurzoruon erabilera identifikatu da (bazkalekuak, laborantza estentsiboak, mahastiak, etab.) eta, ahal den neurrian, produkzio-sistemen arabera (bereziki, lurzoruaren maneiua eta sargaien ekarpena).
  • Datuak orraztu/armonizatu egin dira (frakzioen batuketak %100 behar du, lagindutako sakonera 0-30 cm, USDA sailkapena, etab.).

Materia organikoaren analisiaren gaineko 12.122 datu bildu dira:

  • Haien X-Y koordenaden arabera kokatuta.
  • Lurzoruon erabilera identifikatu da (bazkalekuak, laborantza estentsiboak, mahastiak, etab.) eta, ahal den neurrian, produkzio-sistemen arabera (bereziki, lurzoruaren maneiua eta sargaien ekarpena). 
  • Datuak orraztu/armonizatu egin dira (0-30 cm-ko sakoneran homogeneizatu egin da zehaztapen metodoa, Walkley & Black-arenarekin parekatuz, berorik ezarri gabe).

2- Datu-basearen kokapen bakoitzari emandako balioen ko-aldagaiak, eredua aurreikusteko erabiltzeko dira

Ehunduraren modelizaziorako, honako ko-aldagaiak erabili dira: koordenadak (X-Y interakzioa), lurzoruaren altuera, malda eta erabilera. Honako hauek adierazgarriak izan daitezke (=0.05):

  • Buztinarentzat: lurzoruaren erabilera eta X-Y interakzioa.
  • Harearentzat: litologia, lurzoruaren erabilera, X-Y interakzioa, altuera eta malda.
  • Lohia diferentziaren bidez erdietsi da, hiru frakzioek %100 eman behar baitute.

Materia organikoaren modelizaziorako, erabilitako ko-aldagai guztiak dira adierazgarriak (=0.05): litologia, lurzoruaren erabilera, erregolitoaren lodiera, X-Y interakzioa, metatutako urteko euria, malda, urteko batezbesteko tenperatura, urteko tenperatura gorena eta urteko tenperatura baxuena.

Aukeratutako ko-aldagaien erresoluzio espaziala oso ezberdina zenez, haiek guztiak errasteratu dira pixel tamaina berean (10m*10m).

3- Eredua ehundurarako

Lehendabizi ehundura modelizatu da, izan ere, materia organikoaren edukia (%) karbonoaren izakinetan eraldatu ahal izateko ezagutu egin behar da, pedotransferentzia ekuazioen bidez, estimatu daitekeen dentsitate erlatiboa, materia organikoaren ehundura eta edukia oinarritzat hartuta, Aitchison-ek (1986) osaketa datuetarako proposatu log-ratio eraldaketa (ALR) burutu da, ehundura hiru mota granulometrikoen (harea, buztina, lohia) portzentaje gisa adierazten baita, eta haien batuketak %100 izan behar du. Modu horretan, aukeratu modelo doituak era askotariko erantzuna agertzen du eraldatutako harea eta buztina aldaerentzat, hirugarrena (lohia) %100 eta beste bien batuketaren arteko diferentziaren emaitza da.

Aldagai anitzeko ikuspuntuari dagokienez, Gehigarrien Eredu Orokorren (GAM-Generalized Additive Models) teknika erabili da, zigortu splines-ekin (p-splines).

4- Dentsitate erlatiboaren balioztapena materia organikoaren eredurako

Ehunduraren ereduan erabili mapa materia organikoaren dattu kokapenetan harearen, buztinaren eta lohiaren portzentajeak lortzeko erabili da.

Portzentajeok eta materia organikoaren edukia oinarritzat hartuta, dentsitate erlatiboa balioztatu da.

  • Baso-sistemetatarako pedotransferentzia funtzioak erabili dira, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak 2001ean sortu BASONET sareko 428 lurzoruetan oinarrituta, Basoen Inbentario Nazionalekoak.
  • Basoak ez diren lurzoruetarako, Rawls eta kideek (2004) garatu ekuazioa erabili da, Ameriketako Estatu Batuetako A epemugako lurzoruaren 2.100 laginekin egindako ikerketan oinarritua.

5- Materia organikoaren eredua lortzea

Materia organikoaren eredua lortzeko Gehigarrien Eredu Orokorren (GAM-Generalized Additive Models) teknika erabili da, zigortu splines-ekin (p-splines).

Azkenean, materia organikoaren edukia ezagutu eta dentsitate erlatiboa balioetsita, karbonoaren izakinak kalkulatu dira:

C (Mg ha-1) = C (%) * D (Mg m-3) * sakonera (m) * 100

Non,

C (Mg ha-1): azalera unitate bakoitzeko Caren kantitatea (Mg ha-1).

C (%): lurzoruaren laginetik C edukia, %an.

D (Mg m-3): lurzoruaren dentsitate erlatiboa, Mg m-3.

Sakonera (m): laginketaren sakonera, metrotan.

6- Lurzoruetan karbono organikoaren metatzea sustatzeko jarraibideak.

Lurzoruen analitiken bilketan ahalegina egin arren, ezinezkoa izan da karbonoaren finkapen handienak eragiten dituzten EAEko nekazaritza praktikak identifikatzea, diseinatutako lurzoruen laginketak ez baitu xede hori.

Halere, iturri bibliografikoak oinarritzat hartuta, lurzoruan karbono organikoaren izakinak gehituko lituzketen zenbait praktika laburbildu dira eta baita haien finkapen tasak ere. Eta ariketa txiki bat burutu da, egun EAEko laborantza-abeltzaintza jardunak urtero eragiten dituen isurketak lurzoruetako karbonoa bahitzearen gehikuntzaren bidez konpentsatzea suposatuko lukeen ahalegina erakusteko.