Erakundeentzako Klima-aldaketara egokitzeko planak egiteko gidaliburua
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Klima-aldaketaren inpaktu asko jada ari dira erakundeei eragiten eta gero eta esperientzia gehiago dugu moldatzejarduketetan. Edozelan ere, kasu gehienetan, klimaaldaketara moldatzea oraindik ez dago erakundeen jardueretan integratuta.
Erakunde arrakastatsuak etengabe aldatzen ari den merkatu-ingurune batera hobekien moldatzen direnak dira, aldaketa horiek ekonomikoak, sozialak edo ingurumenari loturikoak diren inporta gabe. Abantaila lehiakorrak garatzen eta mantentzen dituzten erakundeek aurreikuspen-ahalmena eta jarrera informatua izan ohi dituzte, baita aldaketei aurre egiteko ahalmen handia eta etorkizuneko errendimenduan inbertitzeko konpromisoa ere.