Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Airearen kalitatearen urteko txostenak

Xehetasunak

 

Airearen kalitatearen kontrolerako Sareen helburua airearen kalitateari dagokion informazioa neurtu, erregistratu eta prozesatzea da, geroago informazioa ebaluatu eta kudeatu dadin.Monitorizazio horretan lortutako informazioa da, isurpen-inbentarioen datu eta eredu prediktiboekin batean, lurraldeka airearen kalitatea kudeatzeko oinarria.Prozesu horretan lehen helburua datu fidagarriak (fidagarritasuna nahiz denbora estaldura) eskuratzea da, honela, airearen kalitate eta osasunaren inguruko ikerketak egin ahal izateko.

Airearen kalitateaz aritzean 102/2011 Errege Dekretua da erreferentzia-araua. Arau horretan ezartzen dira inguruneko airean kutsatzaile nagusientzat mugak eta airearen kalitatearen kudeaketa antolatzen du. Arauak, besteak beste, nola neurtu, ebaluatu, biztanleriari zer informazio eman eta, kontzentrazio balio zehatzak gaindituz gero, nola jokatu azaltzen du.

Osasunaren babeserako mugak dituzten kutsatzaileak dira: SO2 (sufre dioxidoa), NO2 (nitrógeno dioxidoa), PM10 (10 mikrometroz azpiko partikulak), PM2,5 (2,5 mikrometroz azpiko diametroa duten partikulak), CO (karbono monoxidoa), O3 (ozonoa), C6H6 (bentzenoa), Pb (beruna), As (artsenikoa), Cd (kadmioa), Ni (nikela) eta B(a)P (bentzo(a)pirenoa).

Halaber, dekretu horrek sare bakoitzak berme- eta funtzionamendu prozesuen kalitaterako kontrolsistemak garatzeko beharra ezartzen du. Alegia, datua kalitatezkoa eta ezarritako estandarren araberakoa dela bermatzea. Hori dela eta, neurketa tresna guztiek erreferentziazko arauak jarraituz homologatutakoak behar dute.

Airearen kalitatearen ebaluaketa egiteko, indarrean dagoen araudiak ezarritako errekerimenduen arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoa (EAE) 8 eremutan banaturik dago. Kutsatzaile gehienak (SO2, NO2, PM10, PM2,5, CO y O3) eremu guztietan neurtzen dira eta bentzenoa, metal astun eta bentzo(a)pirenoaren kasuan, aldiz, neurketarako estazioak gutxiago dira horien ebaluaketa EAE osorako egiten baita.

Kutsatzaile horiek guztietaz gain, EAEko airearen kalitatearen kontrolerako Sareak osasunaren babeserako mugarik ez duten beste batzuk ere neurtzen ditu. Kutsatzaile horiek honako taldeetan sailka daitezke:

  • Nitrogeno oxidoak: NOx (nitrógeno oxidoak) eta NO (nitrogeno monoxidoa).
  • Konposatu organiko hegazkorrak (KOHak): Bentzenoaz gain, besteak beste, toluenoa eta hainbat xileno mota neurtzen dira, BTX deritzenak alegia.
  • Metal astunak: Aurrez aipatutakoez gain, guztira, 16 metal astun neurtzen dira (banadioa, kromoa, burdina, merkurioa, kobaltoa, selenioa…).
  • Hidrokarburo polizikliko aromatikoak (HAPak): B(a)P-a (Bentzo(a)pirenoa) da talde honen ordezkari nagusia baina, guztira, talde honetako 6 kutsatzaile neurtzen dira.