2020rako Hondakinak Prebenitzeko Plana
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Ingurumenaren babes orokorrari buruzko 3/1998 legearen arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio, ezarritako eskumen-eremuan, ingurumenaren arloko araudia prestatzea eta onartzea,bai eta legeria garatzea zein ingurumenaren eta ekologiaren inguruko Estatuaren oinarrizko legeria betearaztea ere. Era berean, bere eskumenen artean daude Europar Batasuneko araudien aplikazio zuzenerako beharrezko neurriak hartzea eta zuzentarauek eta Erkidegoko gainontzeko araudian ezarritako obligazioak betearaztea.
Gainera, aipatutako 3/98 legeak bere 73. eta 74. artikuluetan ezartzen ditu EAEko ingurumen erakunde ezberdinei dagozkien eskumenak, hondakin-mota ezberdinei dagokienez.
Horrela, legearen arabera, hiriko hondakin solidoen eremuan, foru-organoei dagokie lurralde historiko bakoitzean hirihondakin solidoen kudeaketarako esparru-plangintza garatzea, dagozkien foru-planen bidez; ondorioz, plan honetan, eremu horretako autonomia-helburuak bakarrik ezartzen dira, baina etorkizuneko lurralde-plangintza Hiri Hondakinen arloko Koordinazio Erakundeak (HHKE) HHen Zuzentarauen berrikuntzan ezarritakoaren arabera zehaztera deitzen da.