Gizarte Premiei buruzko 2010eko Inkestaren txostena
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Gizarte Zerbitzuen Eskariaren Estatistika (GZEE), Gizarte Premiei buruzko Inkestaren esparruan, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eragiketa bat da. 2006. urtean egin zen lehen aldiz.
GZEEaren helburu generikoek honako bi alderdi hauek dituzte ardatz:
a) Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-prestazioen eskariaren dinamika ezagutzea, dimentsio kuantitatiboan zein kualitatiboan.
b) Biztanleriaren gizarte-premiak ezagutzea, eta horiek eskarian duten eragina aztertzea.
Txosten honen xedea GZEEaren bigarren dimentsio horri lotutako emaitza nagusiak zabaltzea da, hau da, gizarte-premiei lotutako emaitzen berri ematea. Dimentsio hori da, hain zuzen ere, Gizarte Premiei buruzko Inkestaren muina.
Informazio gehiago Gizarte Premiei buruzko inkestan