Tokio Bizikidetzaren-arloko Elkarrekin Bonuen Programa 2016 urterako
[Elkarrekin_Bonuak_Tokiko_Bizikidetzaren_arloan]
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuak egiteko diru-laguntzak, baldin eta egitasmo horiek irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta tokiko entitateak batera sustatzen badituzte.
-
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
- Zerga-egoitzaren kokalekua egiaztatzeko | Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Gizalegez Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromisoa | «Gizalegez Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromiso»-ra atxikitzeko nahia aitortu
Informazio xehatua
«Gizalegez Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromisoa»-n parte hartzeko eta hori bultzatzeko nahiaren aitorpena.
-
Proiektuaren memoria xehea | Proiektuaren memoria xehea aurkeztu
Informazio xehatua
Proiektuaren memoria xehea, datu hauek jasotzen dituena:
- Lan-proposamenaren helburuak.
- Proiektuaren erakunde hartzailea –lan-proposamena egitearekin adostasuna eman duena–, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa zehaztuta.
- Ekintzaren deskribapen laburra.
- Inbertitu beharko den ordu-kopurua.
- Aurrekontua, proiektuaren erakunde hartzaileak jasoko duen zerbitzuaren truke ordainduko duen zenbatekoa zehazten duena.
- Jardun-egutegia.
- Proiektuan parte hartuko duten pertsonen kopurua.
- Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak; adierazi beharko da, gainera, erakundeak ba al duen berdintasunaren arloan ibilbidea edo prestakuntza duen pertsonaren bat.
- Generoaren ikuspuntua nola sartuko den.
-
Programa garatzeko konpromisoa | Proiektuaren garapenerako erakunde hartzailearen konpromisoa
Informazio xehatua
Erakunde onuradunak eta erakunde hartzaileak proiektuaren garapenerako izenpetutako akordioa, edo erakunde hartzaileak aurkeztutako proiektuari dagokionez hartutako konpromiso ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentua.
Bonuen zenbatekoa eta gehieneko muga.
1.– Tokiko bizikidetzaren-arloko bonuak 70 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.
2.– Proiektuen erakunde hartzaileek gutxienez onartutako bonuen % 10 ordaindu beharko diote
erakunde onuradunari.
3.-Erakunde onuradunek ezingo dituzte udal bakarrean pilatu zenbateko hauetatik gorako bonuak:
– 5.000 euro, 15.000 biztanlera arteko udaletan.
– 12.500 euro, 15.000 eta 40.000 biztanle arteko udaletan.
– 20.000 euro, 40.000 biztanletik gorako udaletan.
Diruz lagundutako proiektu bakoitza gauzatu dela justifikatu ondoren ordainduko dira diru-laguntzak, emandako bonuei dagokien guztizko zenbatekoa bete arte.
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- eskaera eta eranskinak bete
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek diru-laguntzaren erabilera justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, 2016ko abenduaren 31 baino lehen.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Aurkeztu beharreko dokumentuak