Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan 2024an jarduerak egiteko dirulaguntza, ebazpena, 2023ko abenduaren 19koa
[lapef_2023]
- Erakundea:
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Osalanek norgehiagoka-erregimenean emango dituen dirulaguntzen deialdia egitea eta horiek arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan zerbitzuak ematen dituzten enpresei eta langileei zuzendutako lan-arriskuen prebentzioaren arloko sektore arteko ekintzak edo ekintza sektorialak egiteko.
Honako hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradunak:
1. Artikulu honetan aipatzen diren erakundeak: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
2. Dagokion sektore- eta lurralde-eremuan ordezkaritza duten enpresaburuen elkarteak eta sindikatuak.
3. Fundazioak, taldeak edo 1. eta 2. puntuetan aurreikusitakoek eratutako beste erakunde batzuk.
Aurrekontuko zuzkidura
560.359,33 €Prestazio ekonomikoa
2023ko ekitaldiko aurrekontu-kredituaren 560.359,33€.
Sektore arteko ekintzek gehienez 100.000 €-ko dirulaguntza jaso ahal izango dute proiektu bakoitzeko, eta ekintza sektorialek 50.000 €-koa proiektu bakoitzeko.
Dirulaguntzak jardueraren kostu subentzionagarrien %100 finantzatu ahal izango du.
Ordainketa-modua:
Ordainketa honela egingo da:
a) Lehen ordainketa: %50eko aurrerakina, 13.2 artikuluaren araberako ebazpena eman ondoren.
b) Bigarren ordainketa: gainerako % 50a. Aurreikusitako jarduerak amaitu ondoren ordainduko da, aldez aurretik justifikazio-agiriak aurkeztuta, eskatutako ekintza amaitu eta 15 eguneko epean (betiere 2024ko abenduaren 1a baino lehen).

Nori dago zuzenduta
Enpresen eta sindikatuen elkarteak
Betekizunak
-
Erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte edo horietatik salbuetsita egon beharko dute dirulaguntzak indarrean dirauen bitartean.
Ezingo dira onuradun izan zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituzten erakundeak, ez eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako beste egoeraren batean daudenak ere. Baldintza horiek eskatu ahal izango dira bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, harik eta lortutako dirulaguntza likidatu arte.
Laguntza-eskabidea aurkezteak berekin dakar eskatzaileak berariazko baimena ematea Osalanek zuzenean eskura dezan ziurtagiri telematikoen bidez uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako inguruabarren egiaztapena. Kasu horretan, eskatzaileak ez du dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko. Hala ere, berariaz ukatu ahal izango du baimena, eta, orduan, ziurtagiria aurkeztu beharko du, aipatutako erregelamenduaren artikulu horietan aurreikusitako moduan.
-
Ordainketa jaso aurretik aurkeztu beharreko adierazpena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeari lotuta:
* Sexuagatiko diskriminazioagatik edo lehen aipatutako araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik ez izatea.
* Berdintasun-plana indarrean izatea edo eduki beharrik ez izatea.
* 50 langile baino gutxiago izatea edo, gehiago izanez gero, sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren eta sexu-indarkerien aurkako neurriak ezarri izana.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Dagokion aitorpena aurkeztuko da, dirulaguntza kobratu aurretik.
-
Erakunde eskatzaileak prebentzio-modalitate bat hartu izana Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan jasotakoen artean, eta arriskuen ebaluazioa egin izana edo egiten ari izatea.
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Erakundeek honako hauek aurkeztu behar dituzte:
- Fundazioaren eskrituraren kopia (pdf).
- Erakundearen estatutuak (pdf) edo, hala badagokio, erregistro ofizialaren ziurtagiria.
- Agiri publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarioak legitimatutako sinadura duena, ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko. Erakunde eskatzailearen ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzen bada, ez da beharrezkoa dokumentu hori aurkeztea.
- Eskatutako jardueraren deskribapena, I. eranskineko ereduaren arabera.
- Eskatutako jardueraren aurrekontu ekonomikoa, II. eranskineko ereduaren arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Telefonoa: 944032190
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0048508Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia autentifikatua edo, hala badagokio, erregistro ofizialaren ziurtagiria.
- Agiri publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarioak legitimatutako sinadura duena, ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko. Erakunde eskatzailearen ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzen bada, ez da beharrezkoa dokumentu hori entregatzea.
- Eskatutako jardueraren deskribapena, ereduaren arabera (I. eranskina).
- Eskatutako jardueraren aurrekontu ekonomikoa, ereduaren arabera (II. eranskina).
Dirulaguntzak emateko jarduerak ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2004ko azaroaren 30era bitartean egin beharko dira.
III. eranskinean, ekintza mota bakoitzerako diruz lagun daitezkeen jardueren zerrenda orientagarri bat jasotzen da (informaziokoa, laguntza teknikokoa, prestakuntzakoa edo laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen dela sustatzekoa).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte edo horietatik salbuetsita egon beharko dute dirulaguntzak indarrean dirauen bitartean.
Ezingo dira onuradun izan zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituzten erakundeak, ez eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako beste egoeraren batean daudenak ere. Baldintza horiek eskatu ahal izango dira bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, harik eta lortutako dirulaguntza likidatu arte.
Laguntza-eskabidea aurkezteak berekin dakar eskatzaileak berariazko baimena ematea Osalanek zuzenean eskura dezan ziurtagiri telematikoen bidez uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako inguruabarren egiaztapena. Kasu horretan, eskatzaileak ez du dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko. Hala ere, berariaz ukatu ahal izango du baimena, eta, orduan, ziurtagiria aurkeztu beharko du, aipatutako erregelamenduaren artikulu horietan aurreikusitako moduan.
-
Ordainketa jaso aurretik aurkeztu beharreko adierazpena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeari lotuta:
* Sexuagatiko diskriminazioagatik edo lehen aipatutako araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik ez izatea.
* Berdintasun-plana indarrean izatea edo eduki beharrik ez izatea.
* 50 langile baino gutxiago izatea edo, gehiago izanez gero, sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren eta sexu-indarkerien aurkako neurriak ezarri izana.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Dagokion aitorpena aurkeztuko da, dirulaguntza kobratu aurretik.
-
Erakunde eskatzaileak prebentzio-modalitate bat hartu izana Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan jasotakoen artean, eta arriskuen ebaluazioa egin izana edo egiten ari izatea.
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Erakundeek honako hauek aurkeztu behar dituzte:
- Fundazioaren eskrituraren kopia (pdf).
- Erakundearen estatutuak (pdf) edo, hala badagokio, erregistro ofizialaren ziurtagiria.
- Agiri publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarioak legitimatutako sinadura duena, ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko. Erakunde eskatzailearen ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzen bada, ez da beharrezkoa dokumentu hori aurkeztea.
- Eskatutako jardueraren deskribapena, I. eranskineko ereduaren arabera.
- Eskatutako jardueraren aurrekontu ekonomikoa, II. eranskineko ereduaren arabera.
Izapidetze elektronikoa arautzen dute Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak, e-administraziorako plataforma teknologikoa -Platea- onartzen duenak. Eskabidea eta dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofizialetako edozeinetan aurkez daitezke. Era berean, prozeduran zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Formulario elektroniko normalizatuko eskabidean aukera ematen da laguntza eskatzen duten erakundeek baimena eman dezaten organo kudeatzaileak lortu edo egiaztatu ahal izateko nortasun-agiri nazionalari (NAN) edo identifikazio fiskaleko zenbakiari (IFZ) eta erregistro ofizialei buruzko datuak, laguntza horien kudeaketaren ondorioetarako soilik, hargatik eragotzi gabe administrazio publikoak esleituta dituen egiaztatze-, kontrol- eta ikuskatze-ahalmenak. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena, eta, orduan, eskatutako ziurtagiria aurkeztu beharko du. Baimena isilbidez eman dela ulertuko da, berariaz baimena ukatzen ez bada.
Eskabidea elektronikoki ere izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez:
https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Oharrak: Espedientearen segimendua Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
2 hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta aplikazioan dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabetekoa, errekurritutako egintza espresua bada.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabetekoa: Epe horretan ebazpena jakinarazten ez bazaizu, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa eta jarraipena
Jarraipena
Osalaneko langileek beharrezko aldizkako jarraipena egingo dute, ezarritakoa betetzen dela bermatzeko. Erakunde onuradunek eskatutako informazioa eman beharko dute.
Justifikazioa
Dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren, Osalaneko langileek txosten tekniko bat egingo dute, enpresak egindako jarduerak aurrez baloratutakoekin bat datozen adierazteko. Ondoren, ordainketa egingo da, jakinarazpen bat eginez eta azkenean onartutako zenbatekoa adieraziz.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Itzulketa bidezkoa dela adierazten duen ebazpenaren bidez zorduna ez izatea.
- Eusko Jaurlaritzak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako inolako itzultze- edo zehapen-prozeduratan sartuta ez egotea, oraindik izapidetzen ari bada.
-
Berdintasunerako Legearen araberako erantzukizunpeko adierazpena.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluak ezartzen duen bezala, erakunde onuradunak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko du, honako hau adierazten duena:
- Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
- Estatuko araudiaren arabera indarrean dagoen berdintasun-plana duela edo ez duela zertan eduki.
- 50 langile baino gutxiago dituela edo, 50 pertsona baino gehiago izanik, bere enpresan neurriak ezarri dituela sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta aurre egiteko, Estatuko legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera.
- Egindako jardueren memoria ekonomikoa, II. eranskineko ereduaren arabera.
- Egindako gastuak justifikatzeko fakturak (gastua ezin da 2024ko azaroaren 30 baino geroagokoa izan).
- Jarduera bererako eskatutako beste laguntza batzuk jakinarazteko adierazpena, bai onartutakoak, bai ebazteke daudenak, bai jasotako eta/edo ordaindu gabeko zenbatekoa.
Eskaeraren ondorengo izapideak (sarbidea, izapidetzea eta jarraipena) Nire karpeta aplikazioaren bidez egingo dira.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.